Etxea argitzeko baliabideak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAM-001-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Alex Artzelus Mujika
- Elkarrizketatzailea(k): Alex Artzelus
- Data: 2015(e)ko martxoaren 30a
- Iraupena: 0:01:35
- Erref: GAM-001/030
- Kodifikatzailea: Alex Artzelus
- Emalea: Alex Artzelus
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Argindarra eta ura
Transkripzioa
- eta berriz Lakarran bazuxun eta emazte bat, andere bat, biga're ari izan dira, eta hek egiten zuten eta ezkoa xirioa eta elizarako ezko za... ezkoain egiten eta.
- Bai.
- Hek egiten zuten Lakarran berian eta egiten zuten.
- Hori bazuxun usaia hori elizarat joaiteko ezkoaikilan eta...
- Ba ta gero nik eta haurra nintzalarik eta ez zuxun elektrikarik gure etxean. Ordian gure etxen eta, argia xirioaikilan eta egiten zuxun, petrolaikilan egiten zuxun eta karburaikilan.
- Zer duxu hori?
- Ta karbura hori zuxun, eta ez baitakit eta nik orai eta aipatzen baitute eta "schiste" edo...
- Ba
- Ari nuxu holako zerbait zitakeen zeren eta holako eta lur mokor bat bezala zuxun, ordian eta untzi batetn zuxun argiain eigteko apareilla bi partetan zuxun, ordian pian ezartzen zuxun eta pudra hartarik, eta gero gaiñeko partian ezartzen zuxun hura.
- Ba!
- Eta gero errobinet batetarik koteraka hura partiarazten zuxun eta hurra harri hari kuntra egiten zelarik, gaza jauzten zuxun. Eta gero bazuxun eta beka zer bat, beka ttipi bat, eta hartarik orai eta gaza zera duten bezala ttipi bat, gero hartarik eta argia ateratzen zuxun eta gero hari suia emaiten gintxin eta harek suia egiten zixin.
- Soizu, hori ere ba. Eta elektrikarik batere gabe.
- "Non, non", guk Gamarten eta berrogoita zortzian ukana dugu elektrika, "en quarante-huit".
Egilea(k): Alex Artzelus
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!