Bermeo (Bizkaia)

Argia eta komuna etxean

Argia eta komuna etxean <p>Argi bakarra izaten zuten Nardiz kaleko etxean: batean piztu eta bestean amatatu. Komuna ezkaratzean (sukaldean) izaten zuten. Beste etxe askotan komunitateko komuna egoten zen, denentzat bat.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-078-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Argi bakarra izaten zuten Nardiz kaleko etxean: batean piztu eta bestean amatatu. Komuna ezkaratzean (sukaldean) izaten zuten. Beste etxe askotan komunitateko komuna egoten zen, denentzat bat.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zerak, etxiek, hiru kuarto: bat bi hiru, hiru kuarto okin dotsuzen, hiru kuarto, salie. Ordun argidxe, argidxe argidxe aprobetxa itzen zan bonbille bategaz, ezkatzeko bonbille bategaz salarako sala argidxe aitten ta aman salie, gelie ezan zana. Ta holako zer bat atata argidxe aprobetxa, argidxeri emoten dotsagun: atara ezkatzekue amata ta salakue biztu aprobetxa eitten zan da-ta. Ta kumune, kumune ezkatzien, kumune ezkatzien. Zerozer ezan da hori be, ze kumunek han sasoien eskillaran on dizen kumunek be badauz komunidadientzat. Hiru-lau habitaziñoko etxiek bertan Nardiz kalien eon diez, ezetu dodaz, kumun bet etxe guztidxetarako ta ezkillaran, ezkillaran. Ta hori be zeozer ezan da-ta.
- Ta zelako kumunek?
- Guk e, guk e, ezkatzien Nardiz kalien bizi giñenien. Gero...
- Itxoin.Ta zelakoak ziren kumunek?
- Atie, bueno.
- Kumunek?
- Kumune, kumune taza bat.
- Baie olezkue-edo?
- Olezkue, tapie olezkue, tapie olezkue, orain plastikorik ezan eon da, olezkue. Ta lababorik ta holakorik pentsa bez. Harridxe ezkatzien, harridxe ezkatzien eskuk garbittuteko, arpidxe garbittuteko ta ure egoten zanien hori. Horreittik esan dot nik uren faltie askok ez dakidxila zer dan, baie oniño uregaz txarto eitten bihar dogu /bardu/, guk orain ez du ezautuko, baie gure umien umiek-edo ezetuko dauie uregaz eskasedadie.

Egilea(k): Iratze Elizondo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia