Gabonetako kanta abesten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-006-057 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gabonetako kantak asko gustatu izan zaizkio Nikolasi. Kantu haietako bat abesten du.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko irailaren 11a
- Iraupena: 0:01:39
- Erref: GAB-006/057
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Gabon kantak
Transkripzioa
-Nikolas, Gabonetako kantuk-eta zuri asko gustatu izan zaizkizu.
-Gabonetan hemen’e hor´e makiña bat ibilli ein gendun, Gabonetan’e. Jesuusss. Eta kantuz, kantuk eta. Orduko kantu zahar bat. Oaiñ’e, hemen etorri zitan, etorri zitan eo, ez, ez, Gabirin sozidaden izango giñen gaiñea, nola zan ta hori ta. Hoi kantatzen due hemen kanta hure, zea, guk kantatzen gendun hura.
-Zer kantu zan? Atrebentzie ez bada.
-
“Goazen, goazen guztiok
bertatik Belena,
adoratu dezagun,
Jesus haurtxo jaio dana”.
Holako modutsukoa zan. Gero… Bi estrofa dittu.
“Jose eta Maria,
Belengo herrian,
ostaturik eziñik,
gauaren erdian.
Argiturik honela…”.
Ez, baiño hori baiño lehenao dauke beste bat, oso zea dauke horrek.
-Eta, gaiñantzean, koplak edo.
-Oain abesten due hori. Hemen, bastante, oain gaiñea zea bat dau bizitzea etorritta, Barriola, Xabier Barriola, musikoa, lehen Legazpiko koru baten diretore ta organista ta… oain bizi da hemen, hemen pixue erosi zon ta, hori ibiltzen da oain hemen dirijitzen. Bi aldiz eo eon izan da hemen honea etorritta, lehenaoko holako kanta zahar batzuk jasotzea.
Egilea(k): Aimar Maiz
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!