Gabiria (Gipuzkoa)

Antzerki-taldearen izena eta garraiobidea

Antzerki-taldearen izena eta garraiobidea <p>Antzerki-taldeak ez zuen izen berezirik. Kanpora antzezlanak ematera joan behar izaten zutenean, autobusez joaten ziren, Apaolaza autobusean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-006-049 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Antzerki-taldeak ez zuen izen berezirik. Kanpora antzezlanak ematera joan behar izaten zutenean, autobusez joaten ziren, Apaolaza autobusean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Nikolas, nola izena zun zuen antzerki taldek?
-Harek ez zon izenik!

-Izango zon izenen bat…
-Ez, ez.
-Herritik kanpora juten zinetenen, ze izenekin irteten zineten?
-Gabiriko taldea, Gabiriko talde bat dator, eta kitto. Harek izen espezialik ez zon izan, ez gendun izan. Keba! Garai hartan ez zeon holako beharrik. Gaur izan balitz bai. Ta hala gastatu zan gero hura.
-Eta Nikolas, nola juten ziñeten inguruko herritara antzerkia itera jun behar zenduenen?
-Autobusen.
-Baiña autobusa hortako propio jarritakoa, ala…?
-Bai, autobuse, ez dakit zeiñek pagatzen zon. Jun behar zon herrikok eo, harek. Taldea jun behar zon herrikok pagatzen zon. Hemen bertan zeon autobuse, Apaolaza, autobus zea batekin. Han juten giñen. Legorretaa ta, Zegamaa ta, Legazpia ta. Autobusen, bai, bai, bai. Danak batea, autobus baten. Hala juten giñen. Klaro, ez genduken kotxeik gaur bezela ta, hala jun behar. Bestela nola jungo ziñen?

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia