Gabiria (Gipuzkoa)

Apaiz berria, saloi berria

Apaiz berria, saloi berria <p>Gabiriako eskolan egiten zituzten entseguak. Apaiz berria etorri zenean, saloi berria jarri zien antzerkirako. Hura inauguratzeko "Iziartxo" antzeztu zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-006-043 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gabiriako eskolan egiten zituzten entseguak. Apaiz berria etorri zenean, saloi berria jarri zien antzerkirako. Hura inauguratzeko "Iziartxo" antzeztu zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Jeneralen, nun eitten zenduen hemen Gabirin antzerkie itten zenduenen?
-Esan dizut, ba, eskolan. Baiño, gero, apaiz hori jun eta beste bat etorri zan. Ataungoa zan, gaztea. Nere edadekoa zan ordun, garai hartan. Gero irten in zon apaizgintzatik, ta ezkondu ein zan, ta hil zan, gaiñea. Lehen esan dizut tokie nola zeon, oain saloi parrokiala daon hortan, ta hori oso dezidittue zan, gaztea, etorri ta pin-pan hasi zan, ta han ein behar zala saloia. Bati hau ein, ta bestei hori ein, saloi berrie. Bueno, lekue han zeon, baiño berrie ein zan.
-Hori noiz izan zan? Zenbat urte zittuzun zuk hori in zanen?
-Nik hori jun zanen nik zenbat… Lehen esan dizut, cuarenta y nueven eingo gendula aurreneko antzerkie… cincuenta, cincuenta-cincuenta y uno hor ingurun. Akordatzen naiz, nola ein zan, bere eszenarioa ta, garai hartako zea, ta hue inauguratu zan garaien han ein gendun `Iziartxo´, zan antzezlana, hori neska ta mutil eindakoa zan. `Iziartxo´. Han ere bai, han’e aurreti nitzen.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia