Gabiria (Gipuzkoa)

Antzerkietako zentsura

Antzerkietako zentsura <p>Antzerkiak euskaraz izaten ziren eta ez zuten arazorik izaten, baimena bai baitzuten hartarako. Apaiza zorrotz xamarra zen neskak eta mutilak elkarrekin zebiltzalako antzerki-taldean: antzezlan batzuetan musu batzuk kendu egin behar zirela esaten zuen. Hala ere, antzerkia egiteko askatasun guztia izan zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-006-042 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Antzerkiak euskaraz izaten ziren eta ez zuten arazorik izaten, baimena bai baitzuten hartarako. Apaiza zorrotz xamarra zen neskak eta mutilak elkarrekin zebiltzalako antzerki-taldean: antzezlan batzuetan musu batzuk kendu egin behar zirela esaten zuen. Hala ere, antzerkia egiteko askatasun guztia izan zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Nikolas, antzezlanak euskeraz. Euki zendutn arazon bat horrekin?
-Bueno, ez, arazoik ez gendun euki, ez gendun euki. Beno, klaro, gezurre’re pixkan bat esan behar izaten zan, ta… Baimena bagenduken gauza horittako. Oain, eozer gauzatan’e ez zeon ibiltzeik. Apaize’re hemen ordun gogor xamarra zeon; bueno, ez politika aldeti, baiño bestela, alkarrekin neska ta mutil ta eitteko ta kontu horrekin pixkat sartzen zana zan.
-Sekula debekatu zizuen antzerki obran bat eittea?
-E?
-Antzerkin bat ittea debekatu zizuen?
-Ez, ez, ez, ez. `Ramuntxo´ hortan, eztabaida batzuk, lehen esan dizuan apaizekin, zeati `Ramuntxo´ hortan, klaro, neskei o baten bati musu’re eman behar zitzaiola, ta ezetz, hori kendu ein behar zitzaiola ta, holako huskeri batzuk bai, baiño gaiñantzen debekatu, ez ziun debekatu hemen antzerkie eitteik. Antzerkie eitten askatasun guztie izan gendun.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia