Gabiria (Gipuzkoa)

Antzerki-taldean sartu eta lehenengo pausoak

Antzerki-taldean sartu eta lehenengo pausoak <p>Antzerkigintzan ibilitakoa da Nikolas. Lehenengo antzerkia 1949an egin zuten, soldadutzatik etorri berri zela. Antzerkigintzan zergatik sartu zen azaltzen du. Eskolako maisu izandakoa izan zuten antzerkiko maisua. <em>Ehun dukat</em> izan zen beren lehenengo obraren izena. Mutilek bakarrik hartu zuten parte aldi hartan. Antzerkia ikasteko, eskolan elkartzen ziren iluntzeetan. Gerora, antzezlan gehiago egin izan dituzte, neskek eta mutilek denek batera. <em>Garoa</em> antzezlanean Nikolas izan zen protagonista.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-006-040 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Antzerkigintzan ibilitakoa da Nikolas. Lehenengo antzerkia 1949an egin zuten, soldadutzatik etorri berri zela. Antzerkigintzan zergatik sartu zen azaltzen du. Eskolako maisu izandakoa izan zuten antzerkiko maisua. Ehun dukat izan zen beren lehenengo obraren izena. Mutilek bakarrik hartu zuten parte aldi hartan. Antzerkia ikasteko, eskolan elkartzen ziren iluntzeetan. Gerora, antzezlan gehiago egin izan dituzte, neskek eta mutilek denek batera. Garoa antzezlanean Nikolas izan zen protagonista.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zu antzerkigintzan ibili ziñen.
-Bai.
-Zer urtetan hasi ziñen antzerkigintzan?
-Beida, ni, lehendabiziko antzerkie guk hemen ein gendun… Cin…
-Cuarenta y ocho?
-Ez, ez. Cuarenta y ocho baiño geroxeo. Cuarenta y nueve? Ba, hor, hor, hor. Berroeta… bai. Hori esan dizu baten batek nik baiño segurogo.
-Bai, irakurrita dauket hemen Gabirin 48n izan zala lehenengo antzerkie.
-Berrogeita zortzie al zan? Balitteke. Ni soldaduskatik ordun etorri nitzen. Ni cuarenta y seisko kintea naiz. Ni jun nitzen, esto… ni soldaduskatik lizentziau nitzen berrogeta zortziko iraillen, eta hurrengo urten eingo zan, cuarenta y nueven izango zan hemen lehendabiziko antzerkie. `Ehun Dukat´ ein gendun lehendabizikoa.
-Nolatan hasi ziñen antzerkigintzan?
-Hemen apaiz bat zeon, ordun parrokoa, Donostittik etorritakoa. Aurretik zeona, aurretik eon zana, kanbiau ein zittuen, eta hori etorri zan Donostitik, Donostiko San Bizenten zeon hori, hemen eon zana. Bizkaitarra zan bea izatez. Eta gaiñea politika gorabeherak’e bazien ordun, ta kastigu bezela’re pixkat herri txikin batea uste det horreatik bialdu zuela. Oso jatorra zan. Dono Lorentzo Salaberria. Handik etorri zan. Hori zeon hemen apaiz. Horrek, eta gero lehen esan diana maixue, gure eskola maixue, Iturrioz, Albizturkoa, hure zan gero lan haundie ein zona. Apaiz hau hasi zan, lehendabiziko horrek erakutsi ziun, ta eskolan ein gendun guk lehenengo antzerkie, ta zan `Ehun Dukat´. Bere zea zan, Manuel Lekuona, Oiartzungo apaize, harek eindakoa zan hori. Oiartzungo zean zeon einda, baiño oso ona zan. Mutillek bakarrik eitten zuen. Hue zan lehendabizi ein genduna.
-Mutilek bakarrik?
-Bai.
-Eta, antzerkia ikasteko non elkartzen zineten?
-Hantxe, eskolan, illuntzatan ta. Han. Ez zeon beste lekuik eta. Tokie bazeon, oain saloi parrokiala dan leku hortan, baiño tokie bai baiño gaizki.
-Eta, Nikolas, zeatik mutillek bakarrik?
-Bueno, hori mutillek bakarrik… Antzezlan hue hala zalako. Gero ein dittugu mistok alkarrekin, hoixe. Ta ze lanak? Ze obrak hemen ein die? Ez pentsatu e! `Garo Usaia´ bat, `Garo Usaia´ bat, Euskal Herriko bizitza guztie, baserriko bizimodu guztie erakusten dona, `Garoa´tik hartutako zera da, `Garoa´ nobelatik hartutakoa da. Izugarri ona, zoragarrie. Han protagonista izan nitzen ni, aurreneko aktore izan nitzen. Eta hogeitaka lagunek genden.
-Zer ziñaten, danak edade igualtsukok?
-Bai, bai, bai. Danetakok. Tokatzen zan, ba, klaro, mutikok-eta lan ein beharrekok bazien, baiño neska eta mutil, ba, hor edade modutsu hortakok, neska eta mutillek.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia