Gabiria (Gipuzkoa)

Sagar motak eta haien berezitasunak

Sagar motak eta haien berezitasunak <p>Sagar urteak zirenean, sagarrak saltzera joaten zen Nikolas. Sagasti handiak eta sagar onak izaten ziren lehen. Lehen sagar mota asko egoten zen. Sagar mota bakoitzaren berezitasunak aipatzen ditu. Sagarrak hainbat herritan saltzen zituzten lehen. Nikolasen ama ostiralero joaten zen Legazpira, eta sagarretatik lortutako diruarekin etxerako behar zituzten gauzak erosten zituen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-006-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sagar urteak zirenean, sagarrak saltzera joaten zen Nikolas. Sagasti handiak eta sagar onak izaten ziren lehen. Lehen sagar mota asko egoten zen. Sagar mota bakoitzaren berezitasunak aipatzen ditu. Sagarrak hainbat herritan saltzen zituzten lehen. Nikolasen ama ostiralero joaten zen Legazpira, eta sagarretatik lortutako diruarekin etxerako behar zituzten gauzak erosten zituen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Nikolas, esplikatuko dittuzu banan-banan bakoitzak zer berezitasun zituzten sagar horiek? Errezila nolakoa da?
-Errezilla da sagarretan, nik esango nizuke, ba, errezille da erreta jateko, konpota einda jateko, eta bera gordiñik jateko’re, baiño utzi ein behar zaio pixkat, bittu ta seittun goorregie izaten da gordiñik jateko. Baiño bere garaie etortzen zaio. Zeatik, sagarrak biltzen dia, udara atzenen, urrie, urriñ azkena, Santu Guztiñetako, hortxe bittuta hor izaten dia. Ordun errezil sagarra eoten da, bittu berrin gordiñik ez dau, baiño erretzeko bai, konpota eitteko’re bai, ta geo, menbrillu bezela dultzek eitteko ta. Errezil sagarra kategorikoa da. Ta, gero, lehen esan deana, gordiñik jateko ia otsaille, marso aldea eo. Hemen goiko zea hontan, hau goi hori holako altura baten dana beteta eukitzen gendun guk hemen saarrez. Usai bat botatzen zuen... Saldu eitten zendun: Oñatia, Legazpira, Zumarraga, Ordizia... danea sagarra. Ordun, hortik. Sagarra eamaten zon, merkadua juten zana Leazpia, gure ama zana Legazpia, hure ostirelero juten zan astokin, hemendi aurrea. Gaiñea gustatzen zikon gauzak ondo ta. Etxen behar zian gauzak eta hori dana beti Leazpitik ekartzen zittun. Ordun, sagarran diruk hartu ta etxen behar ziñuzen gauzak eta, han eosi, ta hola moldatzen zien. Ta hortako izaten zan hori.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia