Gabiria (Gipuzkoa)

Oñatirako bidea = Oñatibi?

Oñatirako bidea = Oñatibi? <p>O&ntilde;atibi izena "O&ntilde;ati bidea"tik datorren susmoa dauka Nikolasek. Gabiriatik O&ntilde;atira joateko beste bide bat erabiltzen dute, ordea, gaur egun. Bere aita egunero Legazpira lanera oinez joaten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-006-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Oñatibi izena "Oñati bidea"tik datorren susmoa dauka Nikolasek. Gabiriatik Oñatira joateko beste bide bat erabiltzen dute, ordea, gaur egun. Bere aita egunero Legazpira lanera oinez joaten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Baiño Oñatibi, nundik datorrela, lehenago aittatu didazu zeoze.
- Baiño nik Oñatibi…
-“Oñati bide” edo zeoze esan didazu, ezta?
-Nei pasiotarrak esan zien, “Bai, Oñatibi… Hori Oñatibia, Baiña hori izango da, horren izena etorriko da Oñati Bidea, Oñatiko bidea dalako”. Hortik etorriko ote dan.
-Garai batean hemendik zen pasoa?
-Bai, hoixe, oain dala urtek. Hemendik esan dizut nola zan pasoa horko barrioa, Santa Marina, bakizu, zu hor eonda eongo zea Santa Marinan... Hemendi zan bide hori. Ta, ordun, hoi Santa Marinakoa, bai, beti hemendi ezautu deu, baiño Oñatia juteko hemendi bidea izango zan garai baten, baiño guk sekula ez deu hori erabili. Ni Oñatia oiñez junda nau hemendik e, sagarra saltzea, astokin, etxe hontatik. Baiño bide hortatik ez, hemendik Leazpirako bidea, Kamiño Zarra esaten diu guk, Leazpikok eta horik Camino Real esaten dioe, hor dau kamiñoa. Hortik luze xamar eitten da oiñez juteko, baiño hor zan ataju bat, zeatik hemendik, nere aitte zana’re bai, Leazpira lanea juten zien Patrizio Etxeberria fabrikaa, eunero oiñez e, taka-taka hortik atajutik gora. Atagoiti bakizu nun daun?
-Bai.
-Ba Atagoitia irteten zuen hor, atajutik, Atagoititi geo horti behera. Ordun, Oñatia sagar saltzea juten giñen garaien bide horretati juten giñen. Atagoitia jun, Atagoiti Motxorro, ta Motxorrotik gero kamiñoa hartzen zendun, ta kamiñoz kamiño, taka, Udanatik behera ataju batzuk ein ta astokin sagar saltzea Oñatia. Beaje asko einda nao ni, e, hemendik.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia