Gabiria (Gipuzkoa)

Errenta ordaintzean egiten zuten ospakizuna

Errenta ordaintzean egiten zuten ospakizuna <p>Bere aita jaio zen garairako etxearen jabe zen familia, baina lehenago errentero ziren. Etxeko errentero zirenean, urte hasieran ospatu egiten zuten etxea beraiena zela urtebetean behintzat.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-006-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere aita jaio zen garairako etxearen jabe zen familia, baina lehenago errentero ziren. Etxeko errentero zirenean, urte hasieran ospatu egiten zuten etxea beraiena zela urtebetean behintzat.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zuek errenterok ziñeten?
-Errenterok emen zian. Nere aurrekok errenterok. Ni zeatzeako… Nere aitte jaiotzeako’re ia etxea bereganauta euko zuen, baiño herentzin utzitakoa, “herencia”, utzi emen zien. Zeati, lenau, karo, errentan zeren, ta urteko errentea ez zon /etzon/ asko izango beharbada, baiño behintzat patu ein behar izaten zan. Ta urten hure paatzen zuen garaien, esaerea, nik amandrei, amonai aittu izandu nion hori, kontu asko esaten zittun —pena earra bauket nik hari ez jasoa gauza asko, joe, harek zezkin gauzak eta—, harek esaten zon ordun, urteko errenta hori ordaintzen zuen garaien, bi etxetako familik juntatu, eta een arrantxotxoa eitten omen zuen, urtebeteko etxea berriz beena zuela behintzat eta, poz horrekin. Hori aittu izandu nion. Eta gero eztakit ba nik ze urtetan izango zan, hau heredau zuen, hemen bizi zien bi etxetako famili, heredatuk.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia