Gabiria (Gipuzkoa)

Erromeria arratsaldeko argitan

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Murua, Juan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-002-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Erromeriak ezagunak izan ziren Gabirian. Arratsaldeko argitan hasten zen soinujolea soinua jotzen eta iluntzen hastean, kanpaia jotzen zuten eta soinua isiltzen zen. Batzuk etxera eta besteak tabernara meriendatzera joaten ziren. Inguruko herrietara ere joaten ziren, Segurako prozesiora Aste Santuan, besteak beste. Urrutirako ez zuten joerarik, Tolosako inauterietara behin. Orduko pasadizo bat kontatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Erromerik eta?
-Erromerik hemen, Gabirin, hoixe beti ezautu genduan. Gerra urte hartan, ordun ez hoan eon erromeriik. Baiño gero gerrea bukau ta ondoenen beti soiñujolea herrin eoten huan. Atsalden argitan hasten hoan, negun lehentxeo, ta udan beandugo. Ilun ixtanten, aimarikok esaten huan, ez zekiat zer dien dakian, kanpaia jotzen zien ordun, elizan, ta errezau eitten hoan. Igurdin hamabitan’e bai, jotzen zien. Hamabitakoa esaten hoan. Ta geo illuntzaan kanpaia. Ta hua jotzen zonen soiñue ixiltzen hoan, illun ixtanten, ta etxea. Etxea batzuk, eta beste batzuk taberna. Tabernan’e, meindatzea ta hola, ez hoan juten, gu bezelakoik ez. Pikun batzuk, ta ardoa erdi mindutakoa o erdi ozpindutako ardo pixkan bat, ta kakauexan batzuk. Haak jan ta etxea. Geo, inguruko herrita’re bai: Legazpia ta, Segura Aste Santun, Aste Santun prozesioa Segura juten giñuztean. Hemen, ingurukok. Zumarraga, Aztiria asko, Aztiri barrio horta, horrea asko. Hor soiñujolek eta eoten hittuan, Eskorta esaten zioena, Aizpeko bat huan, ta harrek udan beti jotzen zian soiñue, ta hautza. Koadrillan jun ta, atzea koadrillan etorri ta hola.
-Bestela, urrutia ez ziñeten jungo, Donostia ta holakoik.
-Karnabaleta behin, Tolosa, jun giñuztean. Lekuik ez trenen sartzeko. Batzuk txintxilika, beste batzuk aurren jarrita jun hittuan, kanpon. Aurren jarrita. Behin, karnabaletan. Akordatzen neok, hantxe nahiko parre ein genduan, plazan zezen enbolatu hoitakok zerean. Han gendean ikusten, ta mutil kuadrilla batek zezen horri heldu zien isatsetik, eta bota ein zien, zezena lurrea. Agoazille jun ta makillekin jotzen ai huan mutille, ta zezenak atzetik etorri ta jo ta bea bota zian, hankaz gora. Nahiko parre ein zian jendek. Gaiñantzen, Santiotan Billafranka juten bahitzen, hori geroxeo. Ta Beasaiña urten behin, juten bahitzen… ez zeoan besteik.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia