Gabiria (Gipuzkoa)

Garia egin eta sagarrak saldu

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Murua, Juan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-002-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Garai batetik honako aldaketa aipatzen du. Ogia jateko garia egin behar izaten zuten. Sagarrak saltzera ere joaten ziren, kuadrillan, astoa hartuta, oinez Bergarara, Oñatira edo Legazpira, esaterako.

Transkripzioa

-Garai haitatik honea diferentzie haundie?
-Garai hartati honea, diferentzie ikeragarrie, ikeragarrie. Ordun ogie jango bazan garie ein behar zian. Ta artoa jango bazan, artoa eo, taloa jateko. Oaiñ horik etxea einda ekartzen zituek. Geo sagar garain sagarra bildu ta, hori’re bai. Sagar saltzea ni gazteik juten nittuan, Oñatia hemendik oiñez. Hamabost bat urtekin jungo nittuan ni Oñatia, goizen bosteterditan astokin irten, eta beatzitan o hola allatzen giñuztean hautza. Bosterditan irten ta beatzik aldea. Koadrilla juten giñuztean, igual hamar-hamabi laun, bakoitze bere astokin, sagarrakin. Oñatia ta, Bergara’re bi aldiz eo jun nittuan, oiñez hemendi Bergaraa. Ta Zumarragaa ta Legazpira astero, ia astero. Aitte-ta ez zerean etxen, gerran horti aurrea junda hittuan, Bizkai alden, ta aittona ta amonakin, ta ama. Gu mutikook. Ahal zan modun. Ordun ez zeoan, dirua ekartzu eta afaltzea jun behar det eta, holakoik!

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia