Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa)

Seme-alaben ikasketak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Bereziartu, Pakita

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EZK-004-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Semeen ikasketez hitz egiten du, batak fraideetan eta besteak jesuitetan ikasi zuten. Orduko pasadizoak kontatzen ditu. Seme bat ikasketak utzi eta berehala ezkondu zen. Beti izan ziren ikasle onak. Alabak mojetan ikasi zuen eta gogorra egiten zitzaion. Pakitak beti bultzatu ditu ikastera, gogoko zuen berak ere eta haurrak zirenean kredoa eta doktrina irakurri ohi zien.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta ze mouz semeak eta alaba hazitzen? Ondo? Ondo portau zien txikitan ta?
- Hoek?
- Seme-alabak eta.
- Bai, oiii, gaiñea, nik semek hamar urtekin bialdu nittun bat frailetaa, bestea jesuitataa... Eske...
- Biali in zenittun? Biali?
- Bidali, baiño eak oso azkarrak zien eta nahi zuen. Guk obligau nada, para nada, obligazioz ezer ez. Periko `Txiki´ñeko horik amistadea zeukaten Jesuitakin eta bazekien gure semea bizkorra zala.
- Xabierrekin ai zea oain?
- Xabier ez, bestekin. Jesuitata bestea jun zan. Xabier jun zan a los Pasionistas.
- Baiño zaharrena ez da Xabier?
- Xabier bai, zaharrena Xabier.
- Osea, bata, Xabier, Pasionistatara…
- Eta Jesuitataa Iñaki.
- Osea, seminariora ikastera baita´re, ez?
- Bai, bai, ikastea, eta beti resultado onak eman zittuen horik, Beti, beti ikasten oso onak, mutil onak eta…
- Nora jun zien? Zein tokitara?
- Bat Gabirira, Gabirin zeren Pasionistak. Xabier horra. Eta bestea Loiolaa Jesuitakin. Jesuitataa bestea. Hola zan.
- Eta han ikasten ta...
- Han ikasten. Eta gero ze pasa zan ba? Xabierrek, gaiñea, abittue ta danak hartu zittun, e! Deustun edo Angosto. ¿Dónde es Mailo? Deusto o Angosto?
- (Senidea): Deusto.
- Deuston. Bai. Han izan giñen danok, famili guztie.
- Oseake fraile ein zan behintzat...
- Abittue. Hure aurrea zijon, aurrea zijon ya. Eta han. Eta gero... Eta Iñaki zan, zeara, Jesuitataa, berriz, horik Loiolan. Eta etorri da Arrupe.
- Arrupe? Zea, Jesuitan nagusie?
- Bai, nagusie. Eta harek esan omen zon mutilek alperrik zeuzkatela ta danak etxea, danak etxea bealdu zittuzten.
- Fraide gai gehiegi zegoela.
- Bai, bai, ez zien konbentzitzen, gaiñea. Gu bisitatzea´re jun giñen; askotan juten giñen ta. Baten ez zeudela ondo ez zebiltzela ta etorri giñen disgustauta. Frailek zeren... ez zeren konforme "con nadie" ta ez zekien ze esan´e guri´re. Eta bueno. Guk beti esaten giñun: "zuek bizi behar zeate ta zuek elegittu". Guk sekula ez giñun behartu aurrea segitzea ta holakoik, behin ere ez. Guk beti libertade hori, bai nere senarrak eta bai nik.
- Gero Xabierrek ya, zea, apaiz... atera in zan fraidetik eo utzi in zion elizai.
- Bai, bai, eske haiek ere asko atera zien ordun Pasionistatatik, bere lagunek-eta atera in zien.
- Bai, ta bera´re bai.
- Bai, bera´re atera in zan.
- Ta gero segittu zun ikasten edo?
- Ba bakuitz... Hori eak zeukaten gogo haundie ikasteko. Erreztasune. Amonak irakurtzeko bezelaxe horik´e erreztasune ba. Bai. Eta heorik bakuitzek beren alderditi, zeatio guk ez genduken diruik.
- Ya. Eta bekak eta gauzak lortu zittuzten o nola edo hala konpondu zien eta ikasten segittu, ez?
- Ikasten, bai. Osea Javier beak irten zon ta gero hura ezkondu in zan gaiñea geroztik, geroxegon. Bai. Han emaztea etorri zan gure baserrira´re etortzen zan ta ezautu gendun ta horik danak. Eta, bueno harekin, behintzat harekin ezkondu. Eta Iñaki, berriz, Jesuitana. Ba... Arrupek, beno, etxea bialtzeko. Bai. Eta gurea hain bizkorra eta ona ikusten zuen, ba, jesuita batek –Padre Abete zan hure, gaiñea, ez dakit bizi dan o... eta harek– eaman zon bere familiarte batea –en Andoain o holako herri bat da, hor da behintzat Villabona ondon behintzat– eta han urtebeten euki zon. Es que le daba pena el chico, bizkorra ta...
- Bai, balio duena eta etxera bialtzea...
- Balio duena ta… Bai, ba. Eta han euki zon behintzat. Gero handik´e, han beti ezin ba segi, eta hura´re bere kontua, bere kontua hasi zan ikasten. Bai horik bik bean kontua hasi zian ikasten. Eta...
- Osea, bi semek behintzat laster etxetik alde in zuten, o jun zien beren bizimodue ittea o...
- Bai, bai. Ikastea, ikastea, horik ikasten.
- Eta gero neska ere andereño da, ez? Ana Mari.
- Bai.
- Oseake, horrek ere... Horrek nun ikasi zun?
- Horrek monjatan, Zumarragan, monjatan. Bai, hure nik bialdu non. Baiño monjatatio´re rekuerdo onak ez zittuzten ekartzen, e! Nik ez dakit zer pasatzen zan, baiño...
- Gogor xamarrak igual monjak edo?
- Que no les gustaba hango izakerea.
- Bai, giroa ta...
- Giroa ez zaie gustau. No.
- Dena den, zuek sartu diezu hola pixkat ikasteko zera´re bai, ez?
- E?
- Zuk pixka bat bultzatuko zenittun ikai zezaten.
- A! Hori bai. Hori bai.
- Txikitan-ta leitzen al zenien zuk? Oso irakurle ona ziñela esan dezu.
- Bai.
- Eta irakurtzen al zenizkien bertso zaharrak edo doktriña edo?
- Doktriñan erakutsi bai! Erakusten nien.
- Bai?
- Klaro, hoixe! Aurrena amak erakutsi behar txikik dianen.
- Bueno, baiño baserri askotan igual…
- Ez… baiño guren bai. Ni nola nitzen eta bi gizonezko bazeren laneako eta nik hori baneuken.
- Senarra eta bere anaia, ezta?
- Bai. Umei emateko. Hori.
- Eta ze irakurtzen zenien doktriña eta holako gauzak?
- Bai, bai, doktriñako gauzak dauzket oaiñ´e. Bueno, no todo, baiño kredoa, agurra, salbea, eta aita gurea eta gauza horik… nik ordun ikisita bezelaxe. Bai, ordun ikisita bezelaxe.

Egilea(k): Leire Etxeberria Mendiguren

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia