Ordizia (Gipuzkoa)

Ikastolako sortzaile eta diru arduradun izan zen

Ikastolako sortzaile eta diru arduradun izan zen Umetako laguna izendatzen du. Ikastolako sortzaileak izan ziren eta ezkutuan ibili ziren lanean. Diru arduradun izan zen Alejandro. Francoren garaia zen eta beldurrez aritu ziren lanean. Ez zuten irakasle euskaldunik bilatzen eta ikasi egin behar izan zuten irakasletzarako.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-029-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umetako laguna izendatzen du. Ikastolako sortzaileak izan ziren eta ezkutuan ibili ziren lanean. Diru arduradun izan zen Alejandro. Francoren garaia zen eta beldurrez aritu ziren lanean. Ez zuten irakasle euskaldunik bilatzen eta ikasi egin behar izan zuten irakasletzarako.

Transkripzioa

-Hemen eskolan ibili ziñen Ordizin, ta lagun kuadrilla Ordizikoa zeukezun?
[...]
-Bai, bai, bai, bai, bai. Nere koadrillakoa zan ba zoritxarrez oain dala... bueno, hil zan, Joxe Ramon Gaztañaga. Prezisamente ikastolako-ta lehendakarie zan, lenengo hue izan zan, eskerrak harri gaur dao ikastola Ordizin. Ta ni’re beakin batera bost urte ein nittun ikastola sortu zanen. Hori’re beste pelikula bat da hori, booo. Hori bai izan zala gogorra. Politika aldetio oaindio zera [gabe] zeon, dana ezkutuka, diruik bate ez genduken, bate ez, e! Komeritan, bueno, bueno. Asi ke danetatio...
-Zer urtetan izan zan hori?
-Oain urtea ez naiz gogoratzen.
-O zuk zenbat zeuzketzun gutxi gorabehera?
-Ba nere alabak dauzke berrogeita hiru urte, ta aurreneko zeak izan zien, osea ke berrogei urte edo izango die. Bai, oain in da, prezisamente oain in da berrogei urteko ikastolako sortu zala.
-Ta zu zer aittu ziñen, berari laguntzen o...?
-Diru arduradune, ez zeon dirun arduradune. Diruik ez zeon, eta haren arduradune nintzen ni. Joe. Festatan-ta jartzen gendun, bakizu, betikoa; taberna jarri ta nola edo hala, baiño oso zea zan politika aldetio, oaindio Franco’re bizi zan ta beti bildurrez, bildurrez. Elizan babesen eta beti ezkutuka-ezkutuka, ba bueno. Gaur arte.
-Zer zan, Ordizin zan?
-Bai, bai. Lenengo izan zan hor, hor atzen daon taillar bat hustu zan eta hango lokaletan; hitz ein giñun been nausi jabeei ta baiezkoa seittun eman zigun ta huxkeri bat kobratzen zun, o ez dakit. Apenas. Ta han bi gela. Ta gero hemen’e bai. Hemen’e gu hau utzi eta Zaldibira jun giñen, taillera han montau gendun taillerra eta hau dana, lokal hau dana hutsik geldittu zien eta ordun hemen zazpi urten egon zan ikastola. Hemen.
-Maisuk eta ikastolakok zuek aukerau zittuzuen?
-Bai. Ordun zeon euskera aldetio ez zerela andereñoik, ta eskola pixkat o zeukenak ba harrek preparau ein zien, kursillok eta abar ein da lenbalen bere titulook eta atera; baiño ez zeon, buu. Maistrak eta maixuk bai baiño euskeraz ez zekienak.
-Gehiena erderaz itten zan?
-Klaro. Prezisamente zien etxen euskeraz eitten zuenak baiño tituloik ez zeuken,ta ordun ba lenbalen.
-Eta nolatan sortu zitzaizuen ikastola sortzeko idea hori?
-Ni aurreneko pausok ikastolan ni ez nintzen egon, baiño hemen bazeren jendea ba zera hori zeukena, barrungo moxorro hori. Eta gero hemen Beasaiñen ta ingurun Goierri danen ba zera hoi zeon, egarri edo gosea edo ze esango degu. Eta hola zeatu zan.
-Eta? Gerra haundia euki zenuen edo?
-Ez, ez. Pixkana-pixkana hasi zan gauzea eta klaro, ta gero jendek ba ikusten zun...
-Beharra?
-Beharra eta gero gu juntan-ta gendenak aurreneko zerak ba herrin ondo ikusita genden, osea, ondo, ikusten zuen ba jende fundamentuzkoa giñela edo enfin. Ordun gurasok’e pixkat zeatu ein zien, iriki ein zien.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia