Ezkabarte (Nafarroa)

Eultziaren inguruko azalpenak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EKB-002-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Eultzia nola egiten zen. (Gariaren inguruko prozesu osoa)

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Inguru honetako herri txiki horietan egiten zen eultzia erraten dena, ezta?
- Nola?
- Eultzia.
- Eul(t)zia?
- Bai, ‘la parva’; nola erraten da euskaraz?
- Ultzie... ultzie, ultzie.
- Horixe da, bai; hori ere kontatuko duzu, e?
- Eje! ori kontatui tao!
- Kontaturik dago?
- Klaro! emen ez, beño ultzie? pues e... karri.
- Baina hasieratik, e? garia nola bildu eta ekartzen zen larrainera eta (...).
- Pues, ori... pues ultzie...
- Ia nola egiten zen eultzi guztia, e? prozesu guztia (...)
- Pues lenao? pues... iten tzen... igitetu! orduen etzen orai bezala... makineik, igitätu, baki, igitarieki.
- Garia, edo...?
- Garie; eta oloa!... ere bai; igitetu, te gero utzi... aurmenetan. Gero... lotu; lotu? paxuetan, eta gero karri idiekin, karröaki. Lennago-lenago, kartzen tzuten abrian, abrian, pues... zamukeki; zamukek, paratu abriai, eta... bos paxu, kartzen tzuten... biejeran (zuzenduz:) biejiän! bost paxu. Gero, karri pues, iru edo lau... o bortz o... aldiz, eta gero ultzie barratu.
- Barratu...
- Barratu; barratu te gero... beiekin eta abriakin, ultzitu, ultzitu. Gero, xetzen tzenëan? atsaldëan? pues... abriak eta ya... bei...
- Zaude, zaude pixka batean; eultzitzeko, abereek eta idiek tiratzen zuten aparailu batetik, ezta?
- Estrazie... estrazie. Gero, xetzen tzenian? pues atra abriak eta... idiek, eta gero... gañe, kentzen tzaikion aotzai. Agotza gañetik, in monton batzuk, eta... eman itxea; ta gero...
- Eta nola kentzen da?
- Pues zarriaki, kentzen da gañetik ola, zarriaki, gañetik, eta montondu. Eta monton aiek, mainderian artu, eta ematen tzuten gizonak, itxera. Ta gero, bildue, bildu... ultzie, bildu, abriaki? pala bat... paratu kuerda batzuki, abriai, eta... kollaron bateki andik, kuerdak, pal artara, ta gero eman, ultzie bildu, agotza, ta gero... gero gie.
- Gero?
- Gie... gie? le decían al grano. Gie? pues, eskuaki... garbitu, larrain guzien, eta, bildu, erre. Zarrian burueki, ematen tzen ure monton batera, eta gero, aizetu! aizetu balin bezen aizia! ezpazen aizia? pues beztze egun beteko uzten tze, biño aizia balin bezen, aizätu. Ta aizetzen tzenëan? aotza alde batera, ta pikorra bertzera? pues gero sartu itxea; pikorra? lenik, ta gero? agotza.
- Ahoztegian...
- Aöztagien!
- Zertarako gordetzen zen ahoztegian? abereei emateko?
(Hortzez ezezka)
- Ahotza zertarako gordetzen zen ahoztegian?
- Aoztegie ematen tzen agotza!
- Zertarako?
- Zertarako? pues beiei mateko ta... abreai mateko, eta... guatzetako ere bai, guatzetako. Gure errien aunditz etzen, etzen biltzen, beño... kartzen giñuen neguen, pues... denbora ona balimezen, oyanetik, ostöa.
- Hoja, ez?
- Ostoa.... guatzetako; espera, quería decir...
- Orbela edo?
- Orbela! orbela, kartzen tzen? ta... itxan? ez balimezen lekuä? pues, mönton bat iten tzen, ta gero? agotza, ez gastatzeko, botatzeko... anketara? pues botatzen tzen ostöa, ta, ola guardatzen tzen agotza geiago, ezberen? pues, iten bazuen neguä... luzëa? etzen aski aotza.
- Lehenago ez dizut galdetu, eultzia egin aurretik larraina garbitzen ote zuten, larraina...
- Larrañe.
- Bai; garbitzen zen?
- Bai, itxe ontan.
- Nola?
- Altzurreki kendu... belarra; altzur beteki, te gero eskuaki... garbitu.
- Eskuaki?
- Eskuaki garbitu, eta gelditzen tzen, ta gero... muñikätu.
- Muñiketu?
- Bai, ureki, te idien... idiek iten duten...
- Kaka edo...?
- Bai; ta arreki?
- ‘Korotza’ edo, erraten da? ‘gorotza’ edo, ez?
- No, no; bota, larrañean t’esku ateki... pastu, igualdu, te gelditzen tzen... ori... garbi-garbie, eta luzituik, garbitzeko eskuaki gero pikorra.
- Nik aditua nuen, bai, leku batzuetan egiten zutela horrelako zerbait.
- Bai.
- Eta gero ez zen gelditzen urrin (usai) edo zera txarrik? ez; haizearekin eta berehala (joango zen)...
- Aiziareki ta ere, gauesko... serenuaki te...

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia