Etxebarria (Bizkaia)

Belarrondokoa erdaraz gaizki egiteagatik

Belarrondokoa erdaraz gaizki egiteagatik Felisa esnearekin joaten zen Etxebarritik Markinara egunean bi aldiz. Maistrarekin batera joan ohi zen sarri, hura erosketak egitera joaten baitzen, gauzak txakur txiki bat merkeago lortzearren. Gogoan du behin nola bidali zuen Pilareko Ama Birjinaren koadroarentzat zinta hori-gorria erostera, eta bueltan nolako belarrondokoa eman zion erdaraz gaizki egiteagatik. Erdaraz dago azkenengo zatia.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EBA-004-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Felisa esnearekin joaten zen Etxebarritik Markinara egunean bi aldiz. Maistrarekin batera joan ohi zen sarri, hura erosketak egitera joaten baitzen, gauzak txakur txiki bat merkeago lortzearren. Gogoan du behin nola bidali zuen Pilareko Ama Birjinaren koadroarentzat zinta hori-gorria erostera, eta bueltan nolako belarrondokoa eman zion erdaraz gaizki egiteagatik. Erdaraz dago azkenengo zatia.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Beti gogoratzen naz, berak egun baten holan, guk esni ekartzen gendun Markiña, baserrittik. Ta ordun ez euen tratorik, ta eskun hartu kantiñek ta goxin ta illuntzien. Ta maistrie, harek maistriek, Etxebarrin bizi zan eskoletxien, baiña txakur haundi bat merkia beuen piper potue Markiñen -Etxebarrin be dendi beuen- ba Markiña etorten zan. Ta ordun, ba nahi izeten eban lagune eruteko harutzien, ta beti plantete giñen; osea, harutz juteko nahi honutz etorteko be bai, ezta? Baiña maistriaz jun ta etorri. Ta zemat bider akordetan jaten hori! Egun baten esan eusten /eseusten/ kordoie ia ekarriko neutsen, horixe ta gorrixe; ze, Ama Birjiñe Pilarrekue euen eskolan ta haretxi ipintteko zinttie, esegitteko kuadrue. Ta berak esan eusten /esausten/ ba ze, erdera eitten eban ta, esan eusten /esosten/ ba ze: “Pues dónde podía tener aquello”, “En la mercería, en alguna mercería ¿no?”. “Pues, puede haber donde Clementina”. “Clementina era una tienda”. “También puede haber donde Orbea, que era una tienda que, parece que era, como requisaron o así aquello porque en tiempo de la guerra pasaron cosas feas ¿no?.Y luego, el otro era, eran tres sítios”. Zuk bakixu hori. Ta jun nitzenin eskola beratzi t´erdixetan esni ekarritte gero, ba harek beti ondo, berandua jun arren be, bakixen-ze nun izeten nintzen-ta. “¿Ya me has traído guapita?”, “Sí señora”. “Había que decirle “sí señora” o “no señora” y todo eso”. Bueno “y ¿de dónde has traido?”, “Y, donde Clementina no ha estao”. “No tienes que decir así, tienes que decir: donde Clementina no había”. “Donde Feliciano tampoco no ha estao” nik. “Tampoco”, “¿No te digo que no tienes que decir así? Tienes que decir: Donde Clementina no había y donde Feliciano tampoco había”. “Que me quería enseñar y en la tercera le dije: “donde Orbea ha estao”. “Me da un sopapón que posterior he pensao, que ahora no hay sopapos. Todo lo contrario, si te dan, no pegar como entonces pero si te dan pues, enseguida te van a la maestra o al maestro porque las amenazao a tu hija o a tu hijo pero entonces no había eso. Pero ya me entró el verbo entrar.”

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia