Yolanda Arrieta Malaxetxebarria
Etxebarria (Bizkaia) (1963)
Biografia
Etxebarriko erdigunean jaioa, Erribera kalean. Hiru senidetan gazteena da Yolanda (lautik hiru atera ziren aurrera). Gurasoak etxezainak ziren: etxea zaintzearen truke bizi ziren bertan. Baratza eta animaliak zituzten. Horretaz gainera, ama jostuna zen eta aita Markinara joaten zen lanera, Esperantzanera; baina afizioz musikoa zen: banda militarrean egin zuen soldaduzka eta gero Markinako udal bandan jo zuen urte askoan. Yolanda herri eskolan ibili zen, eta ondoren Lanbide Heziketa egin zuen Markinan. Bergarako UNEDen euskarako D titulua atera ostean (geroko EGAren parekoa), Ondarroara joan zen UBI egitera. Magisteritza ikasi zuen Eskoriatzan, eta Antzerkia Donostian. Gerora Antropologia ikasketak ere egin zituen. Idazlea da, eta ipuin-kontalaria. Idazketa sortzaileari buruzko tailerrak ematen ditu, eta baita irakasleentzako Haur eta Gazte Literaturako formazioak ere, eskoletan. Euskadi Saria eskuratu zuen 2015ean, "Argiaren alaba" lanarekin. Bere azken lanean etorkizunerantz egiten du txango, gazteentzako ATÃRIA nobelan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
EBA-061 | 2020 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria | ||
EBA-062 | 2020 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute