II. Munduko gerra eta ondorioak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ETR-002-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
II. Mundu Gerlan gizonek alde egin zuten, eta preso andana bat ere izan zen herrian. Ondoren, etxejabeek, beharrak eraginda, maizterrak kanporatu zituzten eta hauek ahal zuten lekura alde egin behar izan zuten. Etxe anitz hustu zen, biztanleria txipitu eta arrunt aldatu bizimoldea. Gehienak Donapaleu aldean berkokatu ziren.
- Proiektua: Alex Artzelus Mujika
- Elkarrizketatzailea(k): Alex Artzelus
- Data: 2011(e)ko irailaren 09a
- Iraupena: 0:03:49
- Erref: ETR-002/011
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Politika » II. Mundu Gerra (1939-1945)
Transkripzioa
- Eta nolakoa izan zen hemen Munduko Gerla? Bigarren Mundu Gerla, hemen nolakoa izan zen?
- E... Bigarren Gerla? Bo... Bazen...
- Gaiztoa?
- Ba, ba, bazen andana bat, ba. Gizonak oro, gizonak oro joan zien e, ta emaztekin ein ahal zuten bezala. Preso egon dira andana handi bat e. Xuxen e... zonbat preso... bazen nik uste hamar bat, edo... herri ttipia da hemen e!
- Bai, bai, bai, bai, bai.
- Eta preso, nik uste... ba hamar bat, edo... edo gehio. Hamabost bat ere [...]
- Preso?
- Preso. Egon ziren e... bizpalau... bost urte.
- Bai, bai.
- Ba, ba, ba. Ta gio artian emazteek ein zuten, eta ahal bezala! Gerla denboran...
- Ba, gero, gerla ondorena? Makurra?
- Gero, gerla ondoan, hemen, izigarriko...
- Gosetea?
- E... izigarriko... etxeak hustü dira.
- A bai?
- Zeren eta baziren eta... etxeko jaunak, etxeko jaunak baziren, eta etxetiarrekin eta... etxetiarrak beste etxe [...] "les métayers"... ez da /ezta/... ez duzu /eztuzu/ konprenitzen nor dien horiek?
- Badakit frantsesez zer den "les métayers".
- Eta... etxeko jaun batek bazien bere etxea...
- Bai.
- Eta geo bazitien lurrak, eta beste etxe batzu ere. Eta beste etxe haitan bazien familiak...
- Bai...
- Lanian ari zienak lur haitan.
- Bai...
- Eta beren eta... errebenioa, erdia emaiten etxeko jaunari.
- Bai, bai, bai, bai, bai, bai, ulertzen dut. "Maizterrak" ez, edo...?
- "Voilà".
- Bai, guk ere, hori...
- Ba.
- ... antzerakoa.
- Ordian, hori e... zen... gerla aintzinian hola zen. Eta gio, gerla ondotik, zeen eta etxeko jaun han... han... hendako 're, bizitzian neke [...] zen... Eta behar izan zituzten /zuzten/ e... ez zien sobera lanian ari ere [aiduru zien] etxetiarrek ekar zezaten beren zera. Bena nekezia jin zelaik, behar izan dituzte /duzte/ berek lurrak hartu, eta... errekolten egiteko, eta etxetiarrak [...] eta kanpoan ezarri dituzte /tuzte/. Ordian joan dira, eskuin, exker, e... langile, eta ahal zuten lekürat... Eta gisa hortan etxeak eta... etxeak hustu dira. Eta hor da... popülazionea 're ttipitu, eta haurrak e' ba ttipitu, zeen eta familia heitan beitzen gehienik haurrak, eta arrunt e... kanbiatu da herriain e... nola erranen dut? Potreta...
- Bizimoldea?
- Ba, bizimoldea, "voilà".
- Bai, bai, bai, bai, bai.
- Jo... pena da.
- Ba, ba. Pena da, ba.
- Eta joan ziren Bordelera, edo Pauera, edo...
- Ez, ez! E... hemen... hemen Donapaleün... Donapaleün, "Donapaleü" "Saint-Palais".
- Bai, bai, bai, bai, bai.
- Bon, koperativa monta... montatü zen ordian langiliak hartu zituzten /zuzten/ langiliak sartu zien horrat, bazen ere, usina ttipi bat bazien ordian, eta bazen e... "une usine"... eta kausüra egiteko usina ttipi bat bazen ere, oai hutsa da hua 're bana bon, lana hatzaman zuten hemen halere. Ez zien e... gazte zonbeit joan zien Parisea, bena haboxia, bestela gehienak hemen egon zien ba, kartierian hots.
Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!