Etxarri (Zuberoa)

"Behardunia, jaun haundia"

"Behardunia, jaun haundia" Senarra hil zitzaionean, trebetasun batzuen jabe egin eta lanean hasi zen hiru herritako idazkari gisa. "Behardunia, jaun haundia" esaera bada Zuberoan, beharra denean ez omen dago hauturik.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ETR-002-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Senarra hil zitzaionean, trebetasun batzuen jabe egin eta lanean hasi zen hiru herritako idazkari gisa. "Behardunia, jaun haundia" esaera bada Zuberoan, beharra denean ez omen dago hauturik.

Transkripzioa

- Nolako bizimodua, nola bizi zara egunero? Zer...?
- Ni? Ni, bon, senarra galdu-ta, senarra "inséminateur" nien, laborantxan e, "inséminateur". Eta geo bon, gazteik galdu dut, eta nik ez nien ofizioik. Ni "femme au foyer", ene haurrekin, senarrain telefonoaekin, eta hola, bon. Eta ordian, eta [...] zen hartaik fite, leku bat hemenko merian sartzeko sekretario bezala.
- A bai?
- Ordian hasi nintzan hortan, sekretarioain eiten, gio ondoko herrian, berriz, eta Posta, sektretario Posta libratu zen, hua ere hartu nien, eta Donapaleü aldian´e beste bat. Ordian hiru ho... herri horien sekretarioa egin dut ene bizi denboan.
- Oso ondo!
- Erretretala artio.
- Oso ondo, oso ondo.
- Erretretala artio.
- Oso... oso emakume kementsua! Indartsua!
- O te! Beharra... beharra bezalakoik ez da e! Erraiten dizie Xüberuan "Behargünia, Jaun handia". Konprenitzen duzie?
- Ez! Nola... zer erran nahi du?
- Eta "behargünia"... hori konprenitzen duzie zer den?
- A bai. Bai, bai, bai, bai.
- "Jaun handia"... "un"... frantsesez erraiten da "un grand Monsieur".
- Bai, bai, bai... oso ondo.
- "Behargünia, Jaun handia"...
- Bai, bai.
- Ez beita hautuik haekin!
- Bai, bai, bai, bai.

Egilea(k): Peio Dibon

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia