Etxarri (Zuberoa)

Egiazko apez ona dute

Egiazko apez ona dute Apaiz batek 10-13 eliza eramaten ditu; Etxarrin hilean pare bat aldiz izaten da meza. Inguruko herrien berri ematen du. Behaskane asko handitu da azken urteetan. Euskaraz eta erdaraz nahasian izaten dira mezak. Egiazko apeza dute, oso ona.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ETR-002-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Apaiz batek 10-13 eliza eramaten ditu; Etxarrin hilean pare bat aldiz izaten da meza. Inguruko herrien berri ematen du. Behaskane asko handitu da azken urteetan. Euskaraz eta erdaraz nahasian izaten dira mezak. Egiazko apeza dute, oso ona.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta hemen meza edukitzen duzue, igandetan?
- Bo, hilabetian aldi bat edo bietan...
- A bai e?
- Domintxinen dugu eta Jaun Ertora...
- Bai.
- Domintxaiñen.
- Bai.
- Eta baditu hamahiru eliza bere peko. "Enfin" ttipiak eta handiak e. Eta ordian... ordian emaiten ditu... mezak emaiten ditu /emaitentu/ e... iandian... iand... iakoitz... iakoitz aatsetan bada bat, eta gio iandetan biga. Ordian... eta ingurikatzen ari da. Bena hemen, ba hilabetian bietan edo hola... Ondoko herrian ere beste hanbeste. Domintxiñen gehioxot, zeen eta Domintxine handiao beita, herri handia beita. Ba, doblia badu, edo gehio Etxarritik. Gehio, ba. Ordian e... badu Domintxiñe herri handia, Behaskane herri handia, zeen eta bada Behaskanen biziki etxe berri eginik, egin beitzuten e... oai diela hogoi bat urte, edo oai gehio... gehio. Eta lotizamendu bat, ordian Donapaleüko, Donapaleün ari zien langile biziki [...] zuten hori, bada popülazione bat... Behaskanen. Eta gio bada Arberatze, eta Arboti - "Arbouet" eta "Arbérats" - eta heen... han´e bada biziki etxe berri eginik...
- Bai. Bai, hori ikusi dut, bai.
- Bai, bai.
- Eta Aiziritzen da hor ere...
- Ba, hor ere ba, ba, ba. Aiziritze ez da /ezta/ gure apezain peko. Bena Arboti eta Arberatz ba.
- O Arboti ere bai?
- Ba, ba.
- Eta meza euskaraz edukitzen duzue edo frantsesez?
- Bo, bietaik egiten du. Erdiz [...] Bere... bere gustuz, eskuaraz beizik ez lio egin. Izigarriko apez goxoa dugu.
- A bai e?
- A bai, izigarrikoa! Eiazko... eiazko apeza... Maleruski ez du /eztu/ sobera osaarriik, ordian ez da /ezta/... ez du /eztu/ egiten ahal nahi ditiena, bana eiazko apez barnakoa da.

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia