"Behardunia, jaun haundia"
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ETR-002-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Alex Artzelus Mujika
- Elkarrizketatzailea(k): Alex Artzelus
- Data: 2011(e)ko irailaren 09a
- Iraupena: 0:01:35
- Erref: ETR-002/009
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Iritziak » Bizitzarekiko ikuspegia , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Nolako bizimodua, nola bizi zara egunero? Zer...?
- Ni? Ni, bon, senarra galdu-ta, senarra "inséminateur" nien, laborantxan e, "inséminateur". Eta geo bon, gazteik galdu dut, eta nik ez nien ofizioik. Ni "femme au foyer", ene haurrekin, senarrain telefonoaekin, eta hola, bon. Eta ordian, eta [...] zen hartaik fite, leku bat hemenko merian sartzeko sekretario bezala.
- A bai?
- Ordian hasi nintzan hortan, sekretarioain eiten, gio ondoko herrian, berriz, eta Posta, sektretario Posta libratu zen, hua ere hartu nien, eta Donapaleü aldian´e beste bat. Ordian hiru ho... herri horien sekretarioa egin dut ene bizi denboan.
- Oso ondo!
- Erretretala artio.
- Oso ondo, oso ondo.
- Erretretala artio.
- Oso... oso emakume kementsua! Indartsua!
- O te! Beharra... beharra bezalakoik ez da e! Erraiten dizie Xüberuan "Behargünia, Jaun handia". Konprenitzen duzie?
- Ez! Nola... zer erran nahi du?
- Eta "behargünia"... hori konprenitzen duzie zer den?
- A bai. Bai, bai, bai, bai.
- "Jaun handia"... "un"... frantsesez erraiten da "un grand Monsieur".
- Bai, bai, bai... oso ondo.
- "Behargünia, Jaun handia"...
- Bai, bai.
- Ez beita hautuik haekin!
- Bai, bai, bai, bai.
Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!