Etxarri (Zuberoa)

Donapaleuko ikastola Iparraldeko lehenetarikoa

Donapaleuko ikastola Iparraldeko lehenetarikoa Donapaleuko ikastola izan zen iparraldeko lehenetarikoa; duela 40 urte ireki zen. Xexilen gazte denboran debekatuta zegoen eskolan euskaraz egitea.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ETR-002-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Donapaleuko ikastola izan zen iparraldeko lehenetarikoa; duela 40 urte ireki zen. Xexilen gazte denboran debekatuta zegoen eskolan euskaraz egitea.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta nora... nora joan dira? Non izan... Non da ikastola?
- Donapaleün.
- Donapaleun?
- Donapaleün, ba. E... Donapaleüko ikastolak... berrogoi urtiak ein tu /ditu/, pestatu tu /ditu/ aurten.
- A...?
- Badu berrogoi urte.
- Oso ondo, oso ondo!
- Bai, bai. E... hemen zen lehen... lehenetaik zen Donapaleükoa. Gio Doni(b)anen zabaldu zuten, eta gero bai, Hazparnen ta denetan, bana dena, lehenetaik zen Donapaleükoa.
- Bai.
- Zuk maite duzu euskara?
- Bai, maite dut!
- Asko! Guk ere bai...!
- Bai, bai, bai, bai.
- Eta lehenago, hemen, herriko eskola hauetan eta euskara irakasten zen?
- A ez! Defendiak ginen! Pünitiak ginten eskuaraz ari baginen!
- Bai e?
- A bai... gure jenerazionia hola da...!

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia