Etxarri (Zuberoa)

Galdutako euskara berreskuratzen seme-alabak

Galdutako euskara berreskuratzen seme-alabak 50 urtetik gorakoek euskaraz mintzatzen dute Etxarrin; baina gazteek ez. Eskolara kampora joaten dira haurrak (Donapaleura batez ere) eta horregatik galdu da euskara. Bere seme-alabek euskara baizik ez zekiten eskolan hasi zirenean. Eskola-barnetegian sartu zituen gero eta han galdu zuten euskara. Gerora batzuek berreskuratu dute.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ETR-002-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
50 urtetik gorakoek euskaraz mintzatzen dute Etxarrin; baina gazteek ez. Eskolara kampora joaten dira haurrak (Donapaleura batez ere) eta horregatik galdu da euskara. Bere seme-alabek euskara baizik ez zekiten eskolan hasi zirenean. Eskola-barnetegian sartu zituen gero eta han galdu zuten euskara. Gerora batzuek berreskuratu dute.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Anitz... anitz euskaldun da, hemen? Etxarrin eta...?
- Etxarrin...
- Euskaldun anitz zarete?
- Ba, ba, pixka bat oono. Gaztetan, ez sobera. Ez, gaztiak ez, bana bon, ene adinetakuak eta ba ondokuak e, e... berrogoita... berrogoi... berrogoita hamar, hirutan hogoi urte hortan, oono eskuara mintzatzen dute, ba.
- Bai.
- Bana gaztek ez, ez...
- Ez?
- Ez bizi(ki)...ez.
- Eta zerengatik hori? Zuk...?
- Bo... zeen... zerengatik? Joan dira gaztiak ekoletaat... Lehen, eskola herrian e egoiten zen, eta... Bana oai e... eta... herriko eskola goizik eta... banatzen dute, eta gero joiten dira bestetaat. Ta han... han galtzen dute, gio. Ene... ene haurrek´e... Ttipian, eskuara beizik ez zuten emaiten... Ene seme gehienak, [...] Amaiain aitak, eskolaa joan da sei urtetan, ez zakien frantses mikoik! Errienta behar e, eskuara beitzakien konpreniaazteko, bena... eta geo bestiek´e, bena gio, eta... bon nik e... behar beinien lanian ari, eta haurra altxatu, eta kolegioan ezarr... ezarri ditut /ezarritut/ goizik... mutikuak. Hiru mutiko gintien gehienak. Eta gio alaba. Eta han galdu zuten gero eskuara.
- Bai, ez da?
- Gero, oai e... Johañe zen hua, Amaiain aita, hua ere izan e ikasten eskuaran, e... bigarrena ez, hua Biarnoat joana da, eta konprenitzen du bena ez emaiten, eta hirugarrena Doni(b)ane aldian dut, hua´e ari da... emaiten du eskuara untsa zeen eta laguna e... laguna e... eskuara ikasle du, ez andereño, bena püblikoan emaiten ditu eta eskual, eskuarazko kurtsak.
- Bai.
- Eta ordian haekin, eta haurrek´e badakite eskuara, haurrak ikastolan izanak dira, eta ... dena. Eta alaba hemen bizi du kantian, emaiten du pixka bat, bena ez kurrenki, ez du [...] einen. Konprenitzen ditu denak, bana ez du emaiten... gustian hots.
- Ba zorte handia duzu, hor alaba edukita!
- Nola?
- Erraten dut e... ongi zarela...
- A bai, bai, bai!
- Hor alaba baldin baduzu...
- Alaba heen dut, Donapaleüko bide hortan, hor zola hortan egoiten da. Eta Baionan ari da eskolan.

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia