Etxalar (Nafarroa)

Makiak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ETL-021-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Makiak guk sumatzen genituen pues... batzuetan gure... aita zenak oroitzen naiz mendian, baserritik, lan... lanetik etorri eta paperak propaganda harrapatua ekarri. Eta bueno, haiek klaro... haiek gorde behar ziren, zertaz haiekin harrapatuz gero, bazenuen ja jaleoa.
Gero, nola joaten ziren eltzetzoak eta... soldaduak ere bai joaten ziren nonbait abisua edo bakarren batek zer izaten zuen salatzailea, izaten zen hemen herrian, eta klaro, denetan izaten da. Eta klaro igual handitua. Eta behinik behin horrela joaten ziren eta beren bonbekin eta... belarrean barrena soldaduak eta ikusten genuen nola joaten ziren. Eta gero erraten zuten, ez baitziren igual etxoletarat... ez omen ziren beraiek sartzen, herriko jende bat bidaltzen omen zuten aitzinean, hara begiratzera. Eta orduan ilun bat... hemengo jende bat hil zen, lehertu zuen bonba batek. Eta makiek utzitakoa erran zuten, makiak, eta behinik behin don Julian erraten zuten, hura hil zen.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia