Etxalar (Nafarroa)

Karlistak eta liberalak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ETL-021-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Eta bertzea, Errandeneko borda, baserria, han liberalak sartu omen ziren, baina sartu bordara, e! Eta dena arrasatu omen zuten, harrapatzen zituzten xingarrak eta harrapatu zituzten guztiak eraman omen zituzten. Oseake denek egiten zuten hartzen zena eta, baina bai karlistak ere, e!
Eta karlistak bertze... bertze anekdota bat ere badut, orain emazteki xahar batek kontatu berria dit hori. Eta ez da gezurtia, nik baino istorio aunitz handiagoa du hark. Haren amatxiren aita Itxaurrikoa zen, eta, erretiradan, heldu ziren grupoan... nonbait ere eskapatu behar, eta sartu ziren karrikako etxe batean hor. Eta karrikako etxe horretan, pues, zituzten behiak eta orduan karlistak... Aiuntamentua kastigatu zuten hagitz fuerte! Eta historian hori ere egia da, hori ere egia da, zergatik karlistek jaten omen zuten herriaren kontura; hemengo karlista denak herriak mantendu behar omen zituen. Eta orduan egin zituen herriak zor handiak! Eta nire bisabueloak denbora haietan bere semea soldadu zuen, baina dudarik gabe bazuten pasta pixkaren bat eta herria ailegatu zitzaien baserritarrei eta dirua zuenari larriak eta saldu, eta dirua hartu haiei emateko! Eta orduan erositako terrenoak, oraingoan nire jaiotetxean han dira eskrituretan, han daude, leitzen ditugu, nire bisabueloa, Juan Kruz Indaburu... Berroeta, hark erosiak terrenoak, eta Karlista gerra denboran erosiak dira horiek. Eta horiek denak gerra hura dela medio… gertatu ziren horiek denak.
Etxalar hagitz fuerte kastigatu zen, eta, erraten dute erregea ere, haien erregea, Karlos ez dakit zenbatgarrena zen, erraten zuten gure aitak eta, Karlos ez dakit zenbatgarrena zen, eta, etorri omen zen, hura ere eskapuka, eta hura joan zen Baztanera. Eta erraten dute gure aita eta horiek, hura Baztandik... Baztango mugatik Frantziakora pasatu zela, eta erran zuela: “Berriz etorriko naiz! –Nafarroara-. Berriz etorriko naiz!”. Orain ez dakit etorri zen edo ez zen. Eta hor karrikako Etxalarko baserri... edo... Itxaurri horretan, horretan atakatu omen zuten hagitz fuerte eta, kentzen omen zizkieten baserritar haiei, bati behi bat, handik hurrengoan bertzeari bertzea, eta... jateko! Egiten zuten gero denboraz requisa erraten zen bezalako bat egiten zuten haiek ere. Eta, etxe batean behinik behin, hiru-lau behi edo bortz edo zenbat baitziren ere ia begiratzerat etorri ziren; eta omen ziren behi bat eta biga bat, eta etorri omen zitzaizkion baten eske, eta erran omen zion orain arestian erran dudan emazteki zahar horren amatxiren aitak erran omen zion:
- Ai, behinik behin, biga polit hori ez eraman behinik behin!
Eta:
- Nola ezetz! Pues, orain bertan hilen dugu hori, eta hementxe bertan janen dugu!
Klaro, beldur ziren… eskapo zihoazen. Eta egin zuten besta, biga hura hil zuten, bertan hil eta erre eta dena egin zuten, eta, oraindik etxeko sillak eta denak jaitsi omen zituzten beheiti eta ase bat ederra egin zuten denboran, ra! Bertze gainekoak sillak-eta atera eta sillak oraindik kanpoan erre omen zituzten zuten errabiarekin. Eta orduan ja eskapo… joaterakoan egin omen zuten hori.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia