Etxalar (Nafarroa)

Inauteak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ETL-021-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Inauteriak nik... gerra denboran akabatu omen ziren. Eta nik, hastea berriz, e... berrogeita bortzean horrela ezagutu nituen, eta... nola ziren debekaturik oraindik, e... hasi zuten pixka bat guardia zibilak galdetu eta alkateari, eta bueno, alba... alkateak baimena eman eta horrela. Fiestas de la Primavera esaten zuten. Hortik, inauteak.
Eta gero jueves gordo, ortzegun... ortzegun gizen. Hori berrogeita zortzian hasi zuten berriz, zortzian, bederatzian horrela. Mutikoak, haurrak joaten ginen beti segituta. Eta... hemengo, orain akabatu da, bengo... hemengo pertsonajeak izaten ziren Damalariak. Ni ibili izandukatu naiz, Damalariak. Bi pareja ateratzen ziren, jantziak lehengo gisara... eta haiek paseatu eta plazatan dantza egin eta...
- Nola lehengo gisara?
- Lehengo janzkerak, antiguoko janzkerak. Hemengo pertsonajeak Damalariak izaten ziren, eta orain akabatu dira. Eta antzinakoan... hori herri gehienetan hartza izaten omen zen, hartz bat ere, hartza... hartza. (...)
Janzkera, guk, traje normala zen, baina emakumeak ez gona, bes… gona bekondoraino puntilla batzuekin, gero txanbra zuri bat, holako x... txapel bat puntilla batzuekin eta holako... dama. Osea, politena izaten zen emakumeaz janzten zena, gainerakoan pues to... traje bat, pajarita bat, eta holako... eta hori zen, hemengo pertsonaiak hori ziren: Damalariak.
- Eta beste jendea ez zen janzten?
- Ba, beti pixka bat gutxiago. Buen... blusa batzuekin eta... orain gehiago, orain ja... janzten da...
- Baina hori urtero izaten zen bikote bat, ez?
- Bai, bai. Bi, bi bikote.
- A, bi bikote.
- Bi bikote, bai. Gero ... karroza izaten zen, bueno, behiekin tiratzen zen karroa eta haren gainean hura beztitua ezpelarekin eta... beztitua, eta haren gainean joaten ziren Damalariak. Eta gero izaten zen tokia horiena…
- Zer ziren neska eta mutila, edo...?
- Ez, ez, bi mutil.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia