Etxearekin lotutako ohiturak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ETL-021-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Data: 2000(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:00:55
- Erref: ETL-021/001
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Bezperan, San Juan bezperan, arrats-ilunabarrean egiten dugu. Hemen teila bat ekarri sukaldera, erramu bedeinkatua, joan den urtekoa, ez aurtengoa. Joan den urteko erramua ekarri harat, brasa bat bota... paratu han, eta hura hasten da kea dariola. Garrekin ez du balio, nire..., bueno, guretzat. Kostunbreak dira, tontakeriak dira, bueno, igual da. Eta (...) erretzearekin, orduan denak pasa, hiru aldiz, e! “Sarna fuera, ona barrena, gaixto kanpora” hori kantatu, batek kantatu eta denak pasatzen dira, denak.
Eta gero, teila hura bere harekin, erramu harekin eraman eta hortxe, baratz izkinan hortxe utzi eta erre... erretzen da hura. Eta bueno, hura akabatzen da San Juan ga(ua)... gero atean egiten dute horiek su handi bat, eta hor ibiltzen dira saltoka, baina ez dute deus errezatzen, ez.
- (Iloba): Baino erramu hondarra denak bota…
- Bai erramua, aitzineko urtekoa, hemen errez gainerakoa, sobratzen dena su hartara bota, eta han erre.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!