Etxalar (Nafarroa)

Karlisten denborakoa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ETL-021-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Erraten zuten baserri batean, pasatzean, hemen karlistak erraten zuten... bertze gerrak ja akabatzen joaki izanen ziren, akaberan, ari izanen ziren karlistak menean hartzen liberalak, liberalak omen ziren kontrarioak eta hartu zituzten, eta hona heldu ziren beti gibelka-gibelka hona, eta hemen ja... eta eskapuka heldu ziren hona eta hemen gogor, hemen akabatu zen karlisten gerra! Hemen akabatu zen! Hemen eta Baztanen eta… puntu honetan akabatu zen! Eta Etxalarren suertatu zen puntu bat franko gogorra, gure gurasoak erraten zuten forman. Eta… beti oroitzen naiz nola erraten zuten, eta hura aunitz aldiz erraten zuten, baserri batera ailegatu zirela karlistak eta orduan jendea ere dena beldurka hemen, eta ateak eta fuerte ixten zituzten! Eta jendea euskalduna, bas... e... erdaraz ez zekitenak, nik neuk ere, hamazazpi urtetan ia ez nekien erdaraz! Hargin peoi hasi nintzelarik nagusiak bidaltzen zidan karabineroen etxeetara eta horrela eta… eta orduan oraindik euskaldun huts ziren, ez zuten hitzik egiten! Eta karlistak:
- ¡Queremos luz! ¡Queremos luz!
Baserri batean, erraten zuten izena eta dena, zer baserritan eta dena, eta igual dut erratea ere, Tonpalaneko borda, Tonpanaleko bordan, eta baserrian eta:
- ¡Queremos luz! - eta - ¡Queremos luz! ¡Queremos luz!
Eta bertzeak nada!
- Zer arraio egiten ditek horiek?! -barrenean, eta- bai, emanen zieagu, hor dituk gaztaina husteko hagak, eta hor luzeak horiek dituk! Luzeak horiek dituk! Luz... luzea, hori izanen da, erran nahiko ditek!
Eta, leiho bat ireki eta gaztaina husteko hagak eman omen zizkioten. Eta pentsatzen dut bertzeak orduan irri egin eta joan izanen ziren, bere gaztaina husteko haga hartu edo ez hartu, ez dakit zer egin zuten! Eta hori kontatzen zuten!

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia