Esteribar (Nafarroa)

Usetxin beste batek ere badaki euskaraz

Usetxin beste batek ere badaki euskaraz Usetxin beste pertsona bakar bat dago euskaraz dakiena. Senarrak bazekien. Seme-alabei ez zien erakutsi. Gero kexu zen alaba, ikastolara joan behar izan zuelako euskaraz ikastera. Euskara galdu duela konturatzen da. Zubirin arbasoak zituen pertsona bat etorri zitzaion grabatzera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EST-001-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Usetxin beste pertsona bakar bat dago euskaraz dakiena. Senarrak bazekien. Seme-alabei ez zien erakutsi. Gero kexu zen alaba, ikastolara joan behar izan zuelako euskaraz ikastera. Euskara galdu duela konturatzen da. Zubirin arbasoak zituen pertsona bat etorri zitzaion grabatzera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Solasten zen asko euskeraz? eta solasten da anitz euskeraz?
- Hemen, aunditz? ez, aundiz ez. Etxe hortako gizonak badaki euskera ere.
- A bai?
- Badaki euskera, bai. Beiño bertzek ez. Ez semek ez iñorek.
- Baina zure senarrak bazekien euskeraz.
- Nere senarrak bai, nere senarrak bazekie euskeraz.
- Eta zuk bezela egiten zun? edo beste… era batera?
- Bai, igualtsu, igualtsu, igualtsu, bai.
- Eta zuk erakutsi zinan euskeraz zure seme-alabei?
- Ni…  ez, gu beti yolasten ginue erderaz etxean eta… horgatik erraten zuen /ertentzuen/ alabak.
- Alabak?
- Alabak. ”Es cosa rara que tengamos los padres vascos y tengamos que ir nosotras a aprender el euskera a la ikastola” horgatik erraten zuten /ertentzuten/, klaro.
- Eta zergatik, hori?
- Eta zengatik? pues, klaro, berai iruditzen zekion pues ikasi behar ginuela etxean euskeraz, etxean, klaro, biño bueno, guk ez ginue orduen... Ez ginuen /ezkinuen/ ja ere euskerendeko, kontran ez ginuen ja ere, osea... enpeño ere ez, ez ginuen /ezkinuen/.
- Baina hala eta guztiz ere ez dozu euskerarik galdu. Euskera mantendu duzu.
- Ya beiño… bai, beiño ez, galdu dut aunditz, e! galdu dut aunditz, bai.
- Baina [ahoskatzen] duzu ongi.
- Ongi? Ez dakit /eztakit/. Pues hemen egon tzen, nor da? Zubrin badu, a! horren... egon tzen andriain aite ze Zubirikua.
- Zeinen…?
- Arrieta. Neri zu torri zaren… grabatzera torri zena, bai, ze haren, osea, horren andria, bueno, horren andriain aite ze Zubirikua, eta duikebe harek erran tzion, nola era? eta [...] yolastu zire telefonoz, eta gelditu ginen nola…

Egilea(k): Jon Uharte

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia