Erron sortua, Usetxin bizi da 11 urte zituenetik
- Auzoa: Usetxi
- Proiektua: Alex Artzelus Mujika
- Elkarrizketatzailea(k): Alex Artzelus
- Data: 2009(e)ko abuztuaren 14a
- Iraupena: 0:01:34
- Erref: EST-001/002
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Emalea: Alex Artzelus
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Baserria vs. Kalea
Transkripzioa
- Ni Alicia Villanueva, bai.
- Usetxikoa.
- Erron sortue.
- Erron sortue?
- Erron.
- Eta goizter etorri zine hona edo…?
- Hameka urte nituelaik etorri nintze herri hontara.
- A bai?
- Bai.
- Eta ikasi zinue euskeraz Erron edo hemen?
- Erron, Erron. Guk haurride guziek aite ta amak euskeldunek eta… haurride guziek pues… beti... etxean beti euskera.
- A bai?
- Beiño Erron ez ze… kanpon gure adiñekoek ez ze /etze/… euskeldunik.
- Ez?
- Ya… haien aite ta amek hobenean bai, biño… semek ez.
- Zuen edadekoek ez.
- Gu bakar-bakarra, gure haurride guziek gine euskeldunek. Biñon gero gerra denbora hartan, han baze karabinero aunitz ta guardia zibilek eta... Joaten ginen eskolara eta haien semek gerra denboran baziguten mania pixket euskeldunei, beti, beti [...], ez dakit norek zuen kulpe, edo ez dakigu ja ere nola zen, beiño…
- Zuen kulpa ez zen izango.
- Orduen euskeldunei ematen beitziote kulpe.
- Bai…
- Hori. Eta ez zute /etzute/ sobra ongi biletzen guri, haurrei. Eta gero, bueno… ez zute /etzute/ aitu nehi ere euskera, ez.
- Karabineroek?
- Karabineroek.
- Eta zure senarra hemengoa zen?
- Bai, hemengoa zen, etxe hontakoa.
- Eta aite ta amak?
- Aite ta ama nongoak ziren o…?
- Bai.
- Pues ama Errokoa eta aite Uretakoa.
- Ureta?
- Ureta.
Egilea(k): Jon Uharte
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!