Eskoriatza (Gipuzkoa)

Marulandako etxean ezkutatuta

Marulandako etxean ezkutatuta Kontxita eta Pako behin etxea zelan zegoen ikustera bueltatu ziren Marulandara, eta kotxe bat hurbiltzen ikusi zutenean, etxe barruan ezkutatu ziren. Handik behatu zuten zer gertatzen zen kanpoan. Haiek alde egiterakoan, auzoko beste batzuk, beraiek heldu zirela ikusi zutenak, hurbildu egin zitzaizkien. Baina goian zeuden soldaduek edo erreketeek hura ikusi eta behera jaitsi ziren beraiengana. Etxera sartu zitzaizkien dena begiratzera eta lehen han egondakoan nortzuk ziren galdetzera, ez baitzuten uste baserritar soilak zirenik.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-056-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Kontxita eta Pako behin etxea zelan zegoen ikustera bueltatu ziren Marulandara, eta kotxe bat hurbiltzen ikusi zutenean, etxe barruan ezkutatu ziren. Handik behatu zuten zer gertatzen zen kanpoan. Haiek alde egiterakoan, auzoko beste batzuk, beraiek heldu zirela ikusi zutenak, hurbildu egin zitzaizkien. Baina goian zeuden soldaduek edo erreketeek hura ikusi eta behera jaitsi ziren beraiengana. Etxera sartu zitzaizkien dena begiratzera eta lehen han egondakoan nortzuk ziren galdetzera, ez baitzuten uste baserritar soilak zirenik.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gero Gatzan geuzela egun baten Pako eta bixok fan giñan Maulandara, mendittik edo atzekaldetik edo, fan gintzan Maulandara, ba etxie ikusten zela dauen edo, zeoze erueten, erropan batzuk erueten edo fan gintzen. Pako mutikotxue zan, nik hamabost urte neuken, harek hamahiru urte. Eta fan giñen bixok, eta joan giñan bixok...
-Gabaz?
-Ez, ez, egunez. Jun giñan eta ikusi giñuan bentania zabalik, zabaldu giñuan ba bentanak zabaldu oriatzeko, ezta. Ikusi giñuan zetorrela han, Palazio bakitzu nun daon Maulandan? Bueno, gure illaran; gero errebuelta bat hantxe, hori errotia esan-tsuten tokixa; da hantxe, ikusi giñuan etorten kotxe bat, ondio ikusten nau, berde bat edo grisa, holakotxe bat, brindautakua. Eta ikusi giñuan bentana (...); eta geratu gintzan barruan bixok bakarrik, geratu giñan. Eta etorri zan poliki, poliki, poliki, eta gu handik kortiña ostetik begira bixok. Eta gurian buelta ein zeban. Eta zaukan brindau horrek zeuken bi txulo alde bakoitzetik edo hiru, eta ikusten zan fusillak handik. Guk bagenkixen ze zan zegaittik gerra-denporan ikusten giñuan han da. Eta ra!, poliki, poliki buelta ein zeban, batek urten zeban, persona batek bera manejatzeko eta barriro jun zan. Eta jun zanian eta han errebueltia pasau zanian, urten giñuan kanpora baiña han basarrittarrak eta ikusi ein zeben haura eta etorri zien, tabernie ikusi euen zabalik euzela, ta, klaro, desiatzen euzen etorteko, ha zan ba euren etxioi. Eta etorri zien kuadrilla bat, eta urten giñuan danok kamiñora eta Gatzatik soldauak ikusi eta tiroka hasi zien, da danak hanka ein zeben zerok. Da gurian aitta ta ama larrittuta, soldauak esan zotsen, zelan tiroka somau zeben eta "a ver a donde tiraban" edo eztakit na nik zer, eta gu barruan atiok itxi gittuen barriro eta eurok hanka eiñ euen, baserrittarrok fan zien etxera, Errotakua, (Iparretxekuak) eta danak. Eta etorri zien soldauak. Soldauak ez, reketiak, bueno, igual da. Etorri zien eta atia jo oskuen. Zabaldu giñuan, eta ra!, ri-ra!, rebisau oskuen etxia, eta esan oskuen aber nun dauzen han kamiñuan ikusi zittuenak. Eta ba txera fan ziela. Aber zeintzuk zien; zegaittik haik ikusi ein zeben haura, etorri zan zera, pentsau zeben ba jentie itxi zebela han. Derrepente izen zan ba. Enda gero han beste etxian aber hango ordenia zan. Harek ez zeben sinistuten harek baserrikuak zienik. (Esan gontsen) harek baserrittarrak ziela, atia zabalik ikusi zebenian etorri ein ziela, ezta. Tabernara etorri, guk atia itxitta geukela eta. Eta haura be ba haura esplikau gotsen zela izen zan kamioi haura. Eta harek jentia itxi zebala. Eta ezetz esan gotsen, batek zela urten zeban baiña zelan sartu zan barriro eta zelan jun zien.
-Hori blindauoi zer zan ba, milizianuena?
-Bai, milizianuena. Eta gero horrek fan zien, eta esan oskun han beste etxien aber zein dauen. Eta esan notsen neuk: Neuk erakutsikotsuet, hor eztie sartu iñobez. Neuk erakutsikotsuet, eta neuk erakutsi notsen soldauoi etxe dana. Kamararaiño fan gintzen, daba rebisau zeben da. Da gero eurak eruan giñuen Gatzara, eurakin fan gintzen Gatzara. Eta gero handik egunetara, gero Gatzara botatzen zeben, gorrixek botatzen zeben morterua. Baiña morterua zer? Holakotxe berdetxo batzuk, oindio ikusten nau. Ezebez.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia