Eskoriatza (Gipuzkoa)

Eskolako kontuak

Eskolako kontuak Eskolan euskaraz egiten zuten, Don Jose Lizarralde apaizarekin, Zarimutzen. Auzo eskolan bi ahizpa egoten ziren, eta gerra ostean han ibili zen, erdaraz. Gau eskolara ere joan zen. Orduko maisuek ez zekiten asko ere.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-053-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolan euskaraz egiten zuten, Don Jose Lizarralde apaizarekin, Zarimutzen. Auzo eskolan bi ahizpa egoten ziren, eta gerra ostean han ibili zen, erdaraz. Gau eskolara ere joan zen. Orduko maisuek ez zekiten asko ere.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta esan dozu lau-bost urtegaz eskolan...
-Bost urtegaz eskolan faten nintzen ni Zarimutzen.
-Eta eskolia euskeraz eukitzen zebein, erderaz edo?
-Euskeraz, orduan katona esaten jakon hola liburu zar bat. Euskeraz. Hamen auen abade bat zerekua, Oñatiko Lizarralde. Araoztik gorau.
-Arantzazukua?
-Arantzazu baiño lehenau. Ha zela zan ha? Ixidro. Ha nungua zan, zeraz ibiltzen zan, egur, piñuixakin ibiltzen zana?
-Isidro? Ni gaztiaua naiz zu baiño. Arrikrutz, Gesaltza edo...
-Gesaltza izango da bai seguramente. Araoztik han gora, Arantzazu aldera. Auzounatxo bat ero badau.
-Maiña.
-Hangotxia zan hori abadioi. Don Jose Lizarralde.
-Eta ze zan, abadia edo frailia?
-Abadia, abadia. Hak urte asko ein zittuan hemen.
-Orduan eskolak euskeraz jasotzen zittuen. Zu gerra ostian ibilli ziñan eskolan?
-Gerra ostian? Gerra ostian gurien maistrak egoten zien han Maulandan. Gero zela ein zan hor beste etxien. Hor egon zan eskolia.
-Auzo-eskolia Maulandan.
-Da hor egoten zien maistra bi. Bat eztakit, baiña maistra bi egoten zien. Eta orduen ba geurien egoten zien apopillo. Eta hortxe apur bat. Baiña ba!
-Zu Maulandako eskolara fan ziñan?
-Bai, bai.
-Baiña ia gerra ostian eskolak erderaz izango zien, ezta?
-Klaro erderaz, klaro. Gerra aurrian be bai. Gerra aurrian be bazan hor, el año... Matxainek esangotsun hori, kontaukotsun
-Baiña Matxain ibilli zan beti Maulandako eskolan. Zu Zarimutzen.
-Zarimutzen, klaro, hamaika urten diferentzia daukau ta.
-Eta Zarimutzen egon ziñen gerria hasi zan arte? Edo zenbat urte arte?
-Urtiak eztakit zenbat baiña, gero handik olaster Maulandan jarri zien, e. Eskolia hor jarri zan, (... etxian) Hor ibiltzen gintzen gero. Nik orduko ba eztakit.
-Zu gerria hasi zanian hamahiru urte. Eta orduan hamalau urte arte eitten zan eskolia.
-Bai, hor ibili nintzen, bai. Da gero gabeko eskolan da puxkat.
-Gau eskolan be ibilittakua orduan?
-Nai. Ordu ezkero ze ikesi, lau regla ta problematxo batzuk, baiña orduan asko gehixao ez zan egon be ta. Hemen bakitzu ze esan utsen maistruai batek. Orduko hamahiru urte edo baeukela ta, dividir ondo eitten euela ta. "Bueno, no vengas más, ya sabes tanto como yo".
-Hori maistruak esan otsan?
-Maistruak esan utsan. "Ya sabes tanto como yo". Orduen maixuek be dividirretik asko gehixao jakin be ez ordukuek.
-Kebraduak eta holako gauzaik?
-Bai zera!

-

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia