Etxea kanoiekin erasotua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-051-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko apirilaren 28a
- Iraupena: 0:01:11
- Erref: ESK-051/007
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
Gero bai, gero herriko hortxe emakume batzukatik zera itxi gindduen, kañoiekin atakau barik itxi oskuen etxia. Amak, harek be ez euen ikusten koittauak peligroik eta. Aittak esaten ei utsen: "Ez zaittez fan, ez zaittez fan". Eta harek, miliziano aldekuok etorri jakun esnetan da; orduen esnealdiko gengozen, esnie ondo geuken orduen, eta eurei armozetako baldekara bat esne emun gutsien. Eta esan gutsen: "hortxe eruen geike kalera hor batzuei esnia?". "Bai, gu hemen armozetan gazen artien bai; gero tiroka ta hasiko die baiña bai". Holaxe fan zan, eta etxera ixa aillegauan atakau utsien gogor hemen aldetik. Orduen piñuik etzeon bat be hemen. Eta atakau utsien da kurrixka baten sartu zan etxien baiña ez auen azertau, ez auen azertau.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!