Eskoriatza (Gipuzkoa)

Eskolan erdaraz...bestela zigorra

Eskolan erdaraz...bestela zigorra Eskolak erdaraz jasotzen zituzten eta euskaraz egitearren zigortu egiten zituzten. Zigorrak azaltzen ditu.
Eskolak erdaraz jasotzen zituzten eta euskaraz egitearren zigortu egiten zituzten. Zigorrak azaltzen ditu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eskolak euskeraz ala erderaz?
-Erderaz (ibiltten) gitzen.
-Eta euskeraz egittiagatik kastigatzen ziñuen?
-Bai, halako bolatxo bat euken, euskeraz itten dauenari bata bestia (zainttu) ta emun da hola ibiltten gintzen.
-Eta gero bolatxua eukenak azkenian...
-Ba gero azkenengo geldiketan danak ba urteixeran ba gero "No hablar en vasco" hogei bider edo zera eraitten oskuen; hurrengoko egunien kopixioi eruen biher izeten gutsen.
-Don Ismaelekin hori?
-Bai.
-Gerra aurretik kastigauta, e?
-Bai. Gerra aurretik be bai, bai. Gerra ezkero enitzen ibili. Enitzen ibili.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia