Eskoriatza (Gipuzkoa)

Periko Arrasatera garia eramatera

Periko Arrasatera garia eramatera Beranduago furgoneta batean garia eramaten zuten Arrasatera, Periko Arrasate okindegira. Jesusen anaiak furgoneta topera beteta, eta Guardia Zibilak adi egoten ziren, baina Jesus furgoneta aurretik bizikletaz joaten zen abisatzeko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-048-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Beranduago furgoneta batean garia eramaten zuten Arrasatera, Periko Arrasate okindegira. Jesusen anaiak furgoneta topera beteta, eta Guardia Zibilak adi egoten ziren, baina Jesus furgoneta aurretik bizikletaz joaten zen abisatzeko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero eruten gauen furgoneta bat auken gero, erosi auen aittek edo semiek, anaiek-edo euranak beti Arrasatera, Periko Arrasate? Mondraoen. Bazakizun nun auen? Entraeran dau.
- Sarreran, ezkerrrera. Panaderixie euan, ezta?
- Eskuman, panaderixia bai, Periko Arrasaten panaderixia. Ta hara eruten euen tolara bat euen.
- Joxe Bixentek kontau eustan han zera aiuntamientoko garixa han ixoten zala, ezta?
- Bai, dana dana dana. Ta taula bat euken ta hauxe zabalketie letxe tobie barruen ta hara zakuek esketan ziren. Ta gure anaiek furgonetie garixe a tope kargaute Guardia Zobillek hor egoten ziren, Marianistak ta hori, Eskoriatzatik Atxabaltako bittarteko zerin, hor ibiltzen ziren. Ta ni bizikletan; anaia geruau. Eta: “hik bijilau”, ta mekauen dios! Igual hantxe, ta Goardia Zobilla, haik ezautu gendun ta nik berutza fan, baiña behien buelta ein eta gorutza ta anaiak alto: ”e, hor jazak!”. Ba norabataittera sartu edo gorde edo buelta edo in ta hola ibiltzen nintzen.
- Ta gero ze eitte zeuen gari horrekin? Etxerako euki?
- Saldu ez ez ez, ez. Perikori. Ba horixe, horixe eitte auen-eta.
- Estraperluan Arabatik.
- Estraperlua.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia