Eskoriatza (Gipuzkoa)

Kontrabandoan Mateo astoa laguntzaile

Kontrabandoan Mateo astoa laguntzaile <p>Garia Ozaetatik ekartzen zuen Mateo astoak. Bertan kargatu eta menditik astoa etxera joaten zen bakarrik, eta anaia bizikletan errepidetik. Beraiek jakiten zuten anaia noiz zetorren baina baita Guardia Zibilek ere. Egun batean etxeko tabernan egon ziren Guardia Zibilak zain, baina beraiek ikusi barik, astoak zekarren garia batu eta Guardia Zibilak astoa deskargatuta ikusi zutenean harritu egin ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-048-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garia Ozaetatik ekartzen zuen Mateo astoak. Bertan kargatu eta menditik astoa etxera joaten zen bakarrik, eta anaia bizikletan errepidetik. Beraiek jakiten zuten anaia noiz zetorren baina baita Guardia Zibilek ere. Egun batean etxeko tabernan egon ziren Guardia Zibilak zain, baina beraiek ikusi barik, astoak zekarren garia batu eta Guardia Zibilak astoa deskargatuta ikusi zutenean harritu egin ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zuek garixa eta artua-eta ereitten zittuein-edo?
- Ez, ez. Garixa horrek, Mateok ekarri zeretik Ozaetatik eta hortik. Gure anai bat be orduen estraperluan-ta, bakitzu estraperluan garixa harten ta jentie ibilli zan ta hari astuei, Ozaeta edo Asuan edo hor, kargau ehun kiloko zorroa-edo ta han esan: “Arre!”. “Arre!” esan ta hortik mendittik ha marjiñie ez dakitzu? Hara urten baserrittik, hortik Dorletatik, astue etxera. “Arre!” esanda e! ta bera ba bizikletan edo danetik bizikletan kamiñotik. Etxera etorri.
- Astua listua zekazuen orduan.
- Ta anekdotie beste bat da. Karo guk bagenekixen anaia hori datorrenik hiru-lau astogaz igual urteten euen Ama Birjiña ondora, Guardia Zobillak be jakiñien e, danak jakiñien “este suele traer trigo” bestiek eta zer, enda han zain euela ni bizikletan fan ta: “E, etxazek iño be”. Handik Ama Birjiñe bajatu, Ama Birjiñe hortik zeretik etxera. Ta etxakiñot […] edo ez dakizu? Ba egun baten bera goittik bera ta etorten naz etxien ta Guardia Zobillek gurien, tabernan, tabernan hortxe mostradorien zozer ta “Hi ba etxien jazak!”. Harek “Este tío ya vendrá pues, tiene que llegar ahora, ya vendrá”. Ta Guardia Zobillek barruen dazela, hortik etxe ostetik bueltan astue sartu itxuera, deskargau ta gure anaia kontrabandistiori atien ra urten han ra ta Guardia Zobillek bertan ta: “hola”, “hola”,ostia esango euen “¿Y este? Le estábamos esperando ¿y este?”. Guk astue deskargauta ta holaxe pasau zan.
- Ta haik zain.
- Haik zain.
- Hareik pentsaitten eben astuakin harrapoko ebeilla.
- Klaro, Klaro.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia