Mateo astoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-048-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko apirilaren 27a
- Iraupena: 0:02:03
- Erref: ESK-048/021
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak
Transkripzioa
- Ta komunera joan bihar euela txize eitteko edo zerien ta atie zabaldu ta astue egote zan ixa han atera bittartian beti lotuta, Mateo euken izena, famosua Mateo, hemen munduen danien. Ta hak atie zabaldu orduko han illunien ba txiza eitten da itxuria astu aurrien txiza eitten atzetik eta astuorrek halakoren baten “ba!” zarta ostikadia, mekauen la letxe! Ikusten nau. “ Ie, Prudentzio,” -Prudentzio euken gure aittek izena- “zer jauk hor?” ta astu horrek ostikadia emon, jentiek barre ein. Ba astuen paraderue izen zan azkenien, hementxe Gatzako bat, lan eitte eben Mondraoen ta astue ya zutittu en biher izete zan noberak.
- A, ya zahartuta?
- Ondio, zaharra? Esate eben ehun bat urte eukiko zittuela. Ta karo zutik ibiltzen zan, igual fan Gatzara,erremolatxie ekarri guran “danba-danba”, baia etzitten zanin zutittu ezin, karo danaoi pasau bihar jakuna.
- Artritisa.
- Bai, ezin zutittu ta orduen noberak jaso ein biher ta gero ba aurrera. Ta azkenien pentsau bien honek Gatzako, Gatzako zela zan izena? Bata han kastillokue zan, kastilloko mutilzahar bat zan, lehenau fraile-edo egondakue-edo. Bete-bete indda akordauko jok: “hi, hori Mateon zerak solomulluek jan bi’ku”. Akordau e! astu hori solomillue jan bigula ta astuek ez dakit ba entendiu edo ein euen edo zer astue ekarri horra tabernara ta joe (…) ein biher dogula solomillue jan biher dogula ta zera. “Bueno bueno, pentsau bez!” hartu eingo ben eta hurrengo ostien zer? Hurrengo egunien fan ta astue akauta, badakitzu zegaittik? Astueorreri ebatu azpittik da jasoten eta ez dakitzu? Auskalo, astu horrek ehun bat urte ba eukela. Ta sartu kotxien ta… bai ta hurrengo egunien astue ittuein akauta, aurreko egunien solomillue jan biher euela ta. Bai, hor akordetan naz, mekauen diez!
- Mateo.
- Mateo. Mateo izena.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!