Gerraostean mendira lanera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-046-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko apirilaren 27a
- Iraupena: 0:02:01
- Erref: ESK-046/003
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua
Transkripzioa
- Baiña gero pentsuendako eta ha ya txarto euela, ta bueno ta ya dezididu zien hona etortie. Ta hona guztiz etor guztiz “en el año cuarenta” edo holakon bat. Bai.
- Eta horren orden oillueri jare, jarein zotsein?
- Orduen ez. Oillueri gero jarein getzen zelan pentsurik ez zeuen gerraostien, ya orduen ba oilluek kendu ein bihar izen zien. Orduen hasi zan gure aitte mendittik ifiñi kabliek, horra Zubibarri esaten jako, uren deposittuen onduen, hortxe ifiñi estante ba osea holako zer bat ta han deskargetan zan. Osa kablien etorten ziren egurrek ta han deskargetan ziren egurrek.
- A, egurra bajaitten…
- Egurre bai, bai, bai. Bai, ez dakit nik zemat kilometro egongo diren hortik Alabitxara eta hor, basoko arbolak ba ordun ba kendu ein bihar ziren.
- Nundik noraiñon ekarten…
- Bolibarretik, Bolibar goixik, goittik e, Alabitxa mendixa, Alabitxa izena, ta handik horraiño bajaketan ziren egurrek kablien.
- Eta esan dozu ekarri zittula ura dauen depositoraiño?
- Bai.
- Zela dau izena leku horrek?
- Depositto zaharra. Oseake Galartzetxe bizitza bi zuk esan dozu, ezta?
- …
- Bueno ba haretxen ondo-onduen dau hori deposittue. Lehengo deposittu ure, oin ba Urkulutik dator ure baiña hona lehen urtero etorte zan ure Zelaitxuetatik. Edarra ure, bueno! oingo urek ur horreaz ez deko konparaziñorik.
- Ez harek ez zekan klororik ez , ezta?
- Ez horixe! tuberixie, lurretik dana, lurre osa ure eder-ederra. Ta hantxe onduen eote zan estanterixa, estanta bat kabliaz poleaz etorten zan ta ba hantxe deskargetan zien.
- Osake orden egur kargie euen, baiña kablez.
- Kablez, kablez, kablez.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!