Karea soroan zabaltzen zen
Karea erre ondoren zuzenean sorora eramaten zen. Umetako oroipenak. Karea erre ostean bazkaria egiten zuten karobian laguntzen ibilitakoekin.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko uztailaren 18a
- Iraupena: 0:01:40
- Erref: ESK-032/006
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa , Lanbideak » Antzinako lanbideak » Karobiak eta elurzuloak , Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa
Transkripzioa
- Eta gero hori kareori basarrixan nun gordetzen zan? Bazeuan toki espezialen bat?
- Ez, ez, solora.
- Soora zuzenian?
- Bai, solora. Artue ta erein biher zienerako. Por ejenplo erreten zan karobixe, ba, maietza baiño lehenao. Neguen be ez, neguen be ezin leike erre. Baiña akordetan naz ni, bai, bai. Mallukixek be egoten zien orduen. Akordetan naz, etxe baten bazkarixe zan. Karobixe erre ta, jo, ba, gero famelixen artien zelebrau eitten zan, klaro! Eta akordetan naz zelan etxe baten eukien —ni txikitxue, eta—, etxe baten eukien kuajada, gatzatue, ezta? Ta gero mallukixek, […]. Eta [ni] orduen… kuajada… gatzatue gutxi gustaten jaten; mamia, ezta? Ta han batek [esaten eban]: “Ai! Neuk beste gauza batzuk gutxi jan biher dittut, baiña hori jan biher dot!”, neska bat zan. Ta zelan jan zittuen oin natie botaten jakon moduen, gatzatue bota zeai, mallukixei, eta jan. Horretxek… horixe daukat goguen!
- Detalle hori goguan dakazu, orduan…
- Bai, bai, bai, detaillie. Gaztie izengo nitzen ni orduen, klaro! Bai, ta egun baten, ba, hori eitten zan.
- Orduan gero zelebraziño moduko bat eitten zan, bazkariren bat edo…
- Bai, bai, eitten zan. Haik familixa bixen artien. Gero bestiei be, ba, zeoze emungo jakuen nos edo nos nunbaitten, nik ez dakit…
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!