Basoak. Langintza zaharrak: ikazkintza eta karobiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-032-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko uztailaren 18a
- Iraupena: 0:01:35
- Erref: ESK-032/003
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Natura » Meteorologia , Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua
Transkripzioa
- Baso inguruak-eta kanbixau dia edo lehenau, ba, ez dakit, oin piñua be ikusten da…
- Bai, gehixau dau, bai. Han nere basarrixen ondiokan be pagadixek badaukie, e? Mendixen. Bai. Lehenau iketza itten zan. Martixen botaten zan, martiko ilbeheran, egurre, ta gero setienbrien edo larriñak-eta eitten zienien, ezta? Garixek trillau ta [haik] eitten zienien handik eta San migeletara —hemen da San Migel, ezta?—, handik eta San migeletara, ba, gizonak-eta eitten zittuen, ba, mendixen iketzak. Bi txondor edo hiru edo… Ba, bueno, dirue be nunbaittetik biher zan ta…
- Eta txondorrak ze eitten zian auzolanian edo…?
- Ez, ez, bakotxak beriek. Bakotxak beriek.
- Orduan, basarri bakoitzak bi-hiru…
- Bai, segun… Batzuk eitten euen beste batzuk ez. Gure etxien itten zan. Ta karobixe erre be bai solorako karie botateko.
- Txondorra, esan dozu, egurra martixan botatzen zala…
- Martiko ilbeheran paguei moztu abarrak, “bota” hori da.
- Hori ze izaten zan…
- Iketza eittekue.
- … bakoitzak beran basoko…
- Bai, bai, bai. Bai, bere mugarrixekin daz, bakotxak bere basuek die. Ta, ba, han… Ni gaztie nitzenien? Bai, bai. Ta karobixe erreten be bai akordetan naz.
- Eta ikusten zenduan, orduan, zuk aitta…
- Kargetan be bai eta kargau zelako ondo…
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!