Eskoriatza (Gipuzkoa)

Osaba batek haria egiten zuen artilearekin

Osaba batek haria egiten zuen artilearekin <p>Izarak sendoak izaten ziren, lihozkoak. Lihozko arroparik ez du ezagutu. Galtzerdiak ardi-ilearekin egiten ziren. Bere osaba batek maratila batekin haria egiten zuen. Inoiz ez du inor goruetan ikusi.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-029-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Izarak sendoak izaten ziren, lihozkoak. Lihozko arroparik ez du ezagutu. Galtzerdiak ardi-ilearekin egiten ziren. Bere osaba batek maratila batekin haria egiten zuen. Inoiz ez du inor goruetan ikusi.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Esan dozu izarak-eta senduak zirala.
-Bai. Zien senduak.
-Liñuzkuak?
-Liñuzkuak.
-Orduan zuk ezagutu ziñuzen liñuzkuak?
-Bai. Baiña liñuzko erroparik-eta?
-Ez.
-Eta sasoi baten basarrixan liñua eraitten zebena?
-Liñua ez. Baiña ardi-lania bai, ardi-laniakin eitten zan galtzetiñak. Eta iruten be bai, tio batek niri, tio batek itten auen. Maratilla bategaz, bueltaka-bueltaka holan eraitten; bueltaka-bueltaka, eta gero ba galtzak ein.
-Tiua? Gizonezkua zan?
-Bai.
-Eta harek itten zittuan...?
-Harixa eitten auen; berak be galtzagiñan be baekixen.
-Eta maratillia...
-Maratilliaz. Egurrezko maratilliaz.
-Eta ama edo amandria edo halakoren bati...
-Amandriaik ez nauen ezautu.
-Edo aldameneko basarriren baten ikusi zenduen goruetan ingurun baten egitten?
-Goruetan ez dot ikusi.
-Ardi-lania...
-Ardi-lania ba horixe. Ardi-laniena zeagaz... Hori eitten auen tio batek nere denporan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia