Meza ostean gizonak bola-jokora
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-029-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko apirilaren 06a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: ESK-029/009
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizkizunak eta otoitzak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak
Transkripzioa
-Bolatokixa esaten dostazu. Basarrittarrak be joaten zien ala kaleko jentia bakarrik?
-Mezetara fan ezkero bai. Basarrittarrak mezetara fan ezkero denporie emuten edo ez dakit, faten zien.
-Eta zuk ikusi zenduen boletan zela eitten zeben?
-Bai. Holako zer batzuk egoten zien, zer batzuk gora begira. Zazpi izeten zien. Gero hemendik bota zera, pelotan moduen harrixa... zera; eta zenbat eta bola gehixao bota ba hortxe, hortxe zan irabaztia.
-Orduan zazpi izaten zien. Hirukin ez dozu ezautu?
-Ez. Bost edo zazpi.
-Eta esaten dozu mezetara jaisten zienian aprobetxatzen zebela?
-Bai, aprobetxatzen zeuen mezetara [etozenian].
-Eta mezetara etortzen zien andrazkuak?
-Ez, keba! Mezetara etorten zien andrak eta zerak, mezie entzun eta aide. Etxera. Ez auen han ezer. Oingo moduen tabernara fanda eta eraten-eta ezebez.
-Gainera gaizki ikusitta?
-Honbre! Orduan txarto [pentsaten] zan. Neu Eskoritzara etorri nazen ezkero han ez gauen ezer [...]. Oin Eskoritzara etortzen [...] pasio bat egin eta kortau bat hartu-eta, pentsau be ez.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!