Eskoriatza (Gipuzkoa)

Gasteizerako joera; plazara erostera

Gasteizerako joera; plazara erostera <p>Gatzagako denda eta tabernak; ez zegoen denda edo taberna asko. Baserrirako generoa Gasteiztik ekartzen zuten. Autobusez joaten ziren Gasteizera; "Bergaresa" autobusak. Ostegunetan azoka egoten zen Gasteizen eta orduantxe joaten ziren erostera. Trena ere bazegoen Gasteizera; "Gure Ametsa"n zuen geltokia. Gasteizko plazaren inguruko kontuak. Trena nondik zehar joaten zen Eskoriatzatik Gasteizera; geltokiak non zituen. Egunean 4 aldiz edo pasatzen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-029-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gatzagako denda eta tabernak; ez zegoen denda edo taberna asko. Baserrirako generoa Gasteiztik ekartzen zuten. Autobusez joaten ziren Gasteizera; "Bergaresa" autobusak. Ostegunetan azoka egoten zen Gasteizen eta orduantxe joaten ziren erostera. Trena ere bazegoen Gasteizera; "Gure Ametsa"n zuen geltokia. Gasteizko plazaren inguruko kontuak. Trena nondik zehar joaten zen Eskoriatzatik Gasteizera; geltokiak non zituen. Egunean 4 aldiz edo pasatzen zen.

Transkripzioa

-Akordatzen jatzu zeu umia ziñala Gatzagan zer denda edo taberna zeren?
-[Pedrofanena...] Ez euen taberna asko. Eta ez auen... Rafena, Rafaelena, Rafe.
-Zuek zela esaten zotsazuen, Rafena?
-Bai. Eta ez auen, taberna asko ez auen. Ez auen, taberna asko ez auen.
-Eta dendarik?
-Bai, Marixena, Estakua. Estankua, Marixena. Bestelan ez auen, ez auen.
-Eta eguneroko konprak han egitten zian?
-Bai. Eguneroko konprak hantxe, bestela Bitorixatik ekarten gauen, basarrira Bitorixatik. Bitorixara faten gintzen konprak eitten.
-Orduan jokera gehixao Bitorixara joateko Eskoriatzara baiño.
-Bai, bai. Eskoritzara baiño Bitorixara. Handik ekarten gittuen okela-ta...
-Eta hara zela joaten ziñaten?
-Autobusa auen. Autobusez. Eta bestelan ba kotxeik ez zan egoten, ba, autobusian faten zan, autobusez.
-Autobusa zer zan?
-Vergaresa, ointxe pasetan dana, Vergaresa. Gure Ametsa-n geraketan zan.
-Eta jente asko juntatatzen ziñazien Bitorixara joateko?
-Bai, Bitorixara fan... Jente asko ez.
-Jente guztiak eukiko zeban jokera berdiña...
-Bai, bai. Hanguak ba hoixe, eguenetan hara fan.
-Zergatik eguenetan?
-Plazia egoten zan egunetan. Plaziaz ba faten zan plazara. Berdurak eta bakitzu.
-Zeuek saltzera?
-Guk ez. Baiña jentiek saltzen auen orduan be, gaztaie aukenak-eta saltzen auen. Baiña guk ez. Handik ekarri. Oiñ konparaziño batera gu faten gan moduen Mondrauera konpra onenak eitten, ba Bittorixara fan eta hantxe, haraxe. Handik Bittorixara auen jokerie, e. Trena auen, trena be bai, trena.
-Baiña zuek autobusez?
-Bai, autobusian. Ero trenien, trenien be asko. Trenien be bai, trenien faten gintzen. Trena geraketan zan hantxe, Gure Ametzan, eta trenien.
-Eta zelan gogoratzen dozu Bitorixa? Plazia esan dozu izaten zala eguenetan. Zer izaten zan, plaza ederra?
-Edarra. Orduen be edarra egoten zan.
-Berdura-plazia?
-Berdura-plazie, bai, berdura-plazie.
-Animaliarik eta ez?
-Ez.
-Landarak-eta?
-Landarak-eta bai. Porrue, azia, horrek landarok bai. Baiña bestela...
-Orduan batzuk saltzera joaten zien, baiña bestela erostera. Eta aparteko gauzak be han erosiko ziren, dendetan?
-Bai, erropa-eta. Zer dana Bittorixan gauken. Bittorixan bai, Bittorixan.
-Esan dozu trena be egoten zala. Orduan trena inportantia zan, ezta?
-Bai. Hemetik bueltaka-bueltaka, Eskoritzatik faten zan bueltaka, Mariñen hartzen auen jentia, Mariñgo [...], eta handik Gatzara, eta ondo. Landan be bai, Landan be jentia hartzen auen, eta danok. Trena be egoten zan, eztakit, hiru bat ero lau bat bai. Goxien beratzietan, gero atzera... , lau bat bider ero bai.
-Eta orduan paradia nun zekan?
-Gure Ametsa-n, [Erietzan, Erietzan], Gure Ametsa-n.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia