Eskoriatza (Gipuzkoa)

Bolatokia Gatzagan

Bolatokia Gatzagan <p>Mutilen jolasak. Mutilek bolekin jolasten zuten. Nagusiek ere egiten zuten boletan, baina haiek bola onekin. Bolatokia non zegoen Gatzagan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-029-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mutilen jolasak. Mutilek bolekin jolasten zuten. Nagusiek ere egiten zuten boletan, baina haiek bola onekin. Bolatokia non zegoen Gatzagan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Mutillak zertara jolasten zeben, kanikak eta izaten zittuen?
-Kanikak baiño, boluen. Ez dakitzu horrek boluek ifini, boluek ifintten die, eta gero pelotiekin, eta holakuek.
-Eurak egindako boluekin?
-Bai, euren zerekuak. Boluen jentie ibiltten zan, nausixa be bai domeketan, nausixa. Baiña ia harek eukitten eben bolo onak. Eta mutikuek ba bakitzu.
-Bolatokixa nun zeuan Gatzagan?
-Ba gorutza goiazela holaxe eskumetara. Han estankue badakitzu nun dauen han behien, hantxe behien, hantxe.
-Eta han bolatokixa.
-Eta han eitten euen.
-Gizonezkuak?
-Bai. Eta mutillak eta horrek. Emakumeik ez.
-Eta badakizu jolasten zebenian, posturarik eta egoten zan? Dirua eta?
-Orduan diruik ez zan egoten, ez zan egoten diruik. Baiña bai, ahal dauenak ba dirua.
-Dirua edo beste zeozer...
-Zeozer. Guk konparaziñorako, esan dotena, txirikillan ba, txokolatia eitten gauen. Ez dakitzu? Gero juntau danok, ez gauken diruik be, baiña daukenak ba han etxe baten, zer baten, zera ein, txokolatia ein.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia