Eskoriatza (Gipuzkoa)

Laboreak egiten eskolan ikasi zuen

Laboreak egiten eskolan ikasi zuen Libururik ez zuten eramaten etxera, baina koadernoak bai. Arbel txikiak erabiltzen zituzten. Oinarrizko gauzak ikasten zituzten. Zapatuetan ez zuten klaserik izaten. Laboreak egiten eskolan ikasi zuen berak. Mutilek beste gauza batzuk ikasten zituzten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-029-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Libururik ez zuten eramaten etxera, baina koadernoak bai. Arbel txikiak erabiltzen zituzten. Oinarrizko gauzak ikasten zituzten. Zapatuetan ez zuten klaserik izaten. Laboreak egiten eskolan ikasi zuen berak. Mutilek beste gauza batzuk ikasten zituzten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta eskolan liburuak-eta zer izeten zien?
-Ba liburuak, badakitzu, liburu batzuk emuten auen bertan, eta bertan. [Etxerako] debereik eta ezebez.
-Bertan egoten zien liburuak eta ez zenduen erosten.
-Ez, ez. Kuadernuak emuten oskuen eskribiduteko eta gauzak eitteko ta.
-Orduan zuek pizarriñik eta?
-Pizarriña bai, pizarrak bai. Pizarra baltzak. Hainbeste urtian ahaztute dana.
-Ez, ez. Ikusi zela gogoratzen dozun.
-Pizarrak.
-Eta zer ikasten zenduen, matematikia edo, sumar...?
-Sumar eta restar, dividir, eta hori dana nakixen, ia ahaztu, baiña hori bai. Bai, horretxek, horretxek; horretxek itten gauen.
-Eta maparik-edo eukitzen zenduen?
-Horman?
-Bai.
-Kia. Orduan ez auen mapaik, ia urte asko da eta.
-Akordatzen jatzu eskolia zapatuetan be emuten zenduen?
-Ez.
-Zapatuetan jai?
-Zapatuetan jai. Hori bakit. Zapatuetan jai. Bestelan be bost egunien faten gintzen.
-Eta laborerik edo egitten zenduen?
-Bai. Nik hantxe ikesi neuen gantxillue-ta eitten. Gantxillue eta horrek gauzok nik hantxe ikesi neuen.
-Maistriakin?
-Bai, eskolan, eskolan; puntugiñen be bai. Nik jersiek itten, oin ez, baiña gauza asko ein dot leheno; galtzak ein-eta, hantxe ikesi geuen, eskolan ikesten zan. Baiña ez dakit ba, dana itxi...
-Eta zeuek neskak hori eitten zenduen, eta mutillak be bai-edo?
-Ez. Mutillek beste gauzaan bat, dibujo-edo, beste gauzaan batzuk. Hori pentsetan dot eguenetan-edo ez dakit zelan eitten gittun horrek gauzok. Astien behin.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia