Eskoriatza (Gipuzkoa)

Kintoak Santa Ageda eskean

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-028-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Kintoak Santa Ageda eskean ibiltzen ziren. Bezperan auzoak batzen zituzten eta egunean bertan herriko kaleak. Kaletarrak eta baserritarrak aparte ibiltzen ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zu gaztie ziñanien zenbat urtekin ospatzen da, bueno, Santa Agedako... Kintuen eguna?
-Hamazortzi, hemeretzi urte, hogei, hortxe. Oin kintuek urte bi edo hiru edo gaztiauek [etozen?]. Lehenau nausitxuauek faten zien. Hogeta bat urte ingurukin, edo hogeta bi edo holan faten zan soldau. Oin urte bi edo adelantau ein daue. Adelantau, gaztiauek joaten die, kintuek gaztiauek ibiltten die lehen baiño. Lehenau gu auzuetan auzue batzen giñuan guk; kaletarrakin aparte ibiltzen giñan. Oin danok batera eitten daue, baiña gu faten gintzen Mendiolara, Arkarazora eta horra. Eta gero Eskoriatzara be etorten gintzen, Eskoriatzakuak be faten zien Bolibarrera-ta. Eta kaletarrak hasten bazien kalebarrenetik, gu kalegoixenetik hasten giñan. Batera ibili barik. Eta gero parte itten gauen Izibill edo, Izibill baserri bat, etxe bat zan, lehenauko aguazillen ta zera, oiñurrengo aguazillanak, fan zanak ez, aurrekue Toribio, Toribio Zubia, haren etxia preparaten oskun ba...
-Zubia, badakit, horren anaia; Miren Zubian aittajauna. Eta zelan, barkatu, moztu ein dotsutela...
-Han eitten gittuen guk bazkaixek eta afaixek, eta eitten gittuen batzen geuen gauzakin eta.
-Eta zelan zan egun hori? Goixian elkartzen ziñaten...
-Gu ba bezperan batzen gauen auzuak, eta bertan egunien kaliak. Dirue edo batzen zan. Lehenau baserrixetan eta emuten zittuen dozena bat arrautza igual, eta txorixuek eta gauzak; janak-eta asko batzen gittuen.
-Eta gero etxe horretan jana egin, ez?
-Jana ein. Eta bezperan be afaitten gauen, gero egunien bazkaldu, afaldu be bai, eta gero sobretan bazan, hurrengo domekan edo atzera eitten gauen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia