Eskoriatza (Gipuzkoa)

Gazte garaiko asteburuak; larunbatean lan eta igandean dantza

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-028-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Larunbata laneguna zen eta garai baten igandetan ere lan egiten zutenez, ez ziren auzotik Eskoriatzara jaisten. Fabrikan lanean hasi zenean larunbata laneguna izan arren, afari-merienda egiten zuten. Igandetan, dantza egoten zen Eskoriatzako plazan. Neskatan nola ibiltzen ziren.

Transkripzioa

-Astebukaeretan, zapatu eta domeketan zer eitten zenuten?
-Zapatuak lan. Eta domeketan be gari-ebateko denporan ez giñen bajetan igual. Askotan hantxe ibiltzen giñen. Zapatuetan eta pentsau bez. Zapatuetan fabrikan... batzen giñenien edo, zapatuan merixendatxon bat gabien edo itten giñuen.
-Eta domekan eukitzen zenuten romerixarik edo?
-Bai, hemen Eskoriatzan plazan. Musikia joten auen, hiru bat pieza joten zittuen, eta gero neskan batzukin lagun eitten bazitzen; lehenau neskak eta ez auen pagetan, baiña bakoitzak mutilok neskai pagau, tabernara fan eta kafetxo bat hartu eta [...] pasiotxo bat eiñ eta gero atzera plazara fan eta dantzan eiñ, eta neskia apur bat gustetan bajatzun ba alegiñek itten [...] zuk berai laguntzeko. Eta berai gustetan ez bajakon ba ospa aguro igual eitten auen...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia