Eskoriatza (Gipuzkoa)

Auzolan berezia: Sasi bisittie

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-028-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Auzolana oro har errespetu handiz egiten bazen ere, bazen berezia zen lan bat. Egun bat jartzen zen baserri bakoitzak zituen lurren inguruak garbitzeko. Ondoren "sasi bisittie" egiten zen, hau da, udaleko ordezkariak auzoz auzo joaten ziren lurrak behar bezala zeuden ikusteko. Gero bazkaria egiten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gero auzolanak izeten zien, errespetu haundixakin gaiñera, hor e, bestela be eitten zien, baiña medikuana-ta kaballuakin faten zan, eta egun bat ipintten zan noberan terreno parietan-eta obligaziñue egoten zan garbitzeko. Eta gero faten zan aiuntamentua, ni neu be fanda benau, aiuntamentua, alkatia [gengozela-ta], sasi-bisittia esaten jakon, auzorik auzo, aber ebaitte auken edo ondo ifinitte, garbittuta auzen edo.
-Zelan, sasi...?
-Sasi-bisittia. Sasixek-eta ebai-eta sendetan eta, lehenau egoten zan...
-Izen hori ipintzen jakon. Eta ze egunetan eitten zan?
-Hori uste dot eitten zala oktubre lelengo inguruetan. Uste dot hola zala. Eta gero eitten zan, aiuntamentue, faten zan alkatiakin eta bazkaixa egoten zan.
-Hantxe auzuan bertan?
-Ez, Gatzaga-gaiñen, edo bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia