Eskoriatza (Gipuzkoa)

Erlojurik gabe, nola jakin ordua?

Zer ordu zen jakiteko inguruko baserrietan gerizpea noraino heltzen zen begiratzen zuten. Eguerdiko hamabietan auzoko elizako kanpaiak jotzen zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Eta askotan "ze ordu ete dok" eta guk begiraketan gauen Ataillunera, "bentanaraiño aillegau dok eguzkixa, handik keizpia, hamabixak dittuk", hola ibiltten giñen. Gero hamabixetan eta joten auen, kanpaiak joten auen. Oiñ automatikue ifiñitta dau Bolibarren be bertan joteko, baiña lehenau hamabixak ordue adelantau zanien, ordu batetan joten zan hamabixak. "Hamabi zaharrak, hamabi barrixak dittuk". Bai. Oiñ ordu bi [harek kontatzen] eguzkittik, baiña lehenao egon zan zati baten ordubete adelantaute. Ordu batetan joten auen hamabixak. Guretzako bazkaittara fateko, eta orduen faten giñen bazkaittara.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia