Eskoriatza (Gipuzkoa)

Garizumako jolasa: tortoliska

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-027-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tortoliska garizuman jolasten zuten. 6 tortolis eta kanikarekin jolasten zuten. Jolasaren inguruko azalpenak. Bildots bakoitzak bi tortolis izaten ditu eta etxean bildotsa jaten zutenean gorde egiten zituzten. Ardien tortolisak gogorragoak, handiagoak eta dotoreagoak ziren. Elizpea izaten zen euren jolaslekua.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta tortolesak be Garizuman. Nik ikusi nauen telebistan lengo baten, baiña ez da guk itten gauen moduko tortolesketia, ez, ez, ez. Hor ibilli zienak behintzat, kanikia baiño pentsau leikien zala "bola de pon-pin, de pin-pon". Guk kanikia. Xei tortoles eta kanikia. Eta klaro, tortoles bakotxak dauko lau era: bata, bestia, hola eta hola. Eta hor eitten auien bota eta ez, hartu be ez, holan. Guk eitten gauen hartu, eta gero esaten zana, bata bestiakin izeten bazan ba, zuk kanikie goixan eukotzun bittartien hau zure erie bazan, zuk hartu biher zeuena, bestia aber ipintten zauen haren erara. Eta haren erara ipintten bazauen, zuk ipintten zauen erara ipintten bazauen bestia, bixak zien zuretako. Baiña difizillena izeten zan holan eta holan. Hirugarrena eta laugarrena. Sei tortoles eta kanikia izeten zien.
-Eta tortolesak nun batzen zenun edo zela?
-Tortolesa ba klaro, orduan billots-denporan, ba klaro, etxien jaten bazan, edo amonanien edo tianien edo gure dana, ba billots bakotxak dauko bi tortoles. Baiña ardixenak izeten zien elegantiauek eta hobiauek askogatik be, hori bai, e! Ardixena zan beste gauza bat, ederraua, haundixaua eta gaiñera, zegaittik igual billotsenak zulatu eitten zien, baiña ardixenak ez, ardixena zan gogorraua.
-Jolasteko hobia.
-Bai, bai, bai. Jolasteko eta danerako, haundixaua. Eta arriskua auken harek, dotoria zan, jolines, ez dau samurra, poltsatxo bat eitten zan, poltsatxo bat, eta tortolesak eta kanikie poltsan. Baiñe Garizuman.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia